Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriaren 07an

Berdintasun ikastaroa Baztango Udaleko politikariekin eta herrietako alkate-juratuekin, haien lanean ere beharrezkoa den begirada morea bermatzeko

Foto noticia

Administrazioan genero-ikuspegitik lan egiteko beharra ikusaraztea eta ulertaraztea izan da ikastaroaren helburua

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin (NABI) hitzarmen bat sinatu du toki entitateetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko politikak sustatzeko. Hainbat jarduera gauzatuko dira hitzarmen horren baitan, bertzeak bertze, udalei trebakuntza saioak eskainiko zaizkie.

Horren harira 10 orduko ikastaroa eskaini zaie Baztango Udalbatzako politikariek eta herrietako 15 alkate-juratuek, eta toki entitatetan eta politika publikoetan berdintasuna eta genero ikuspegia jorratu dituzte, Equala Iniciativas aholkularitzaren eskutik.

Irailak 27 eta 29an, Arizkunenea Kultur Etxean izan ziren ikastaroaren saioak. Prestakuntza honen helburua da Administrazioan genero-ikuspegitik lan egiteko arrazoiak ulertzeko gutieneko eta beharrezko ezagutzak ematea. Horrez gain, gizarte honek sortzen dituen genero-harremanak eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun-motak ulertzeko gakoak eskaintzen ditu ikastaroak, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ulertzeko modua ere.

Hainbat gai landu dira 10 orduz, erraterako: betaurreko moreak jantzita errealitatea behatzeko eta bertan eragiteko garrantzia, emakumeen ahalduntzea sustatzeko lana, gure herrietan eraldaketa sozial hori sortzeko gakoak eta herritarrendako indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko politikak eta ekintzak bultzatzea…

Behin lan honetan hasi garela, ez dago gelditzerik.

NOTICIAS RELACIONADAS