
BAZTANDARREK EUSKARAREN INGURUAN DUTEN IRITZIA JAKITEKO SAIOAK
EUSKARAREN INGURUAN HERRITARREN IRITZIA entzun eta jaso nahi da antolatutako lan-saio hauen bidez. Ongi dakizuenez, Baztango Udalak euskararen plan estrategikoa disenatzear...
Baztango Udalak onartu du bertako denda, komertzio, elkarte edo enpresetako hizkuntza paisaia euskaratzeko dirulaguntza 2022. urterako. Kanpoko zein barneko errotuluak, toldoak, webguneak, poltsak, … euskaraz edo euskaraz eta gazteleraz paratzeagatik dirulaguntza eskaintzen du Udalak, euskara zerbitzuaren bidez.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 1etik 30era izanen da. Informazio guzia oinarrietan duzue: Hizkuntza paisaia Dirulaguntzaren oinarriak-eus 2022
Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratu dute deialdia: Iragarkia – Nafarroako Aldizkari Ofiziala
EUSKARAREN INGURUAN HERRITARREN IRITZIA entzun eta jaso nahi da antolatutako lan-saio hauen bidez. Ongi dakizuenez, Baztango Udalak euskararen plan estrategikoa disenatzear...
Amaiurko herrian izan zen, apirilaren 14ko asteburuan, Baigorriko eta Baztango Udalek antolaturiko bi bailaretako gazteen arteko topaketa. Topaketan 12 eta 15 urte bitarteko 36 gaztek hartu zuten parte eta Amaiurko herrian egin zuten topo, mugako bi aldetako biztanleen antzinako harremanak berreskuratzeko eta euskara zabaltzeko, erabiltzeko eta euskalkiak partekatzeko helburuarekin.
Baztango Udalak prozesu parte hartzailea abiatuko du, euskara plana diseinatzeko asmoz. Prozesuak bi mugarri nagusi izanen ditu. Lehen-lehenik, nondik heldu gara? galdera luz...