Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abenduak 29

EUSKAL HERRIAN LITERATURA BELTZA SUSTATZEKO VI. (H)ILBELTZA BEKA

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2022ko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin nahi dute ohar honen bidez.
Deialdi honetan itzulpena da lagunduko duguna, eta, zehazki, Fred Vargas idazle frantsesaren Debout les morts eleberriaren itzulpena. Parte hartu nahi duenak eleberriaren lagin bat itzuli beharko du, Ilbeltza.eus baztan.eus eta txalaparta.eus webguneetan izanen dena eskuragarri.
Beka 6.000 eurokoa izanen da, eta bi zatitan emanen da.
Laginak 2022ko martxoaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan, eta maiatzaren 6an jakinen da bekaren irabazlearen izena.
Epaimahaiko kideak hauek izanen dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Joseba Otondo; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula Ruiz; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Koldo Biguri.
Aurkeztutako laginean itzulpenaren kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira, baita sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea ere.
Baztanen, 2021eko abenduaren 27an

2022 urteko dirulaguntzaren oinarriak

VARGAS_Debout les morts – lagina

2022/01/19ko NAOn argitaratutako oinarriak 

 

NOTICIAS RELACIONADAS