
Arizkuneneako aretoak erabili ahal izateko eskariak aurkezteko epea zabalik
Arizkuneneako gelak erabili ahal izateko eskariak aurkezteko epea zabalik 2022-2023ko denboraldia 2022ko urritik 2023ko ekain arte Erabiltzaile iraunkorrak ...
Abenduaren 3a, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, elkarlanean, Baztango Euskara Batzordeak, Baztango herriek eta ikastetxeek.
Abenduaren 2an hasita 10era bitartean bada non gozatua. Hemen duzue ekitaldien egitaraua.
Abenduaren 2an, erraterako, hitanoari buruzko bertso-emanaldia izanen da.
Antolatzaileek honako gonbidapena egin die baztandarrei: Norberak bere etxeko balkoia, karrika, edo herria apain dezala “Euskaraz bizi nahi dut” leloarekin. Kartelak eginez edo/eta puxikak paratuz, nahi den gisan apaindu. Ondotik, nahi duenak, berea kartelari argazkia atera eta Sare Sozialetara igatea proposatu dute #Baztaneneuskaraz traola paratuz.
Gogoratu euskarak egunerokoan behar gaituela!! Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada ere, ez utzi euskara egun bakarrerako; solastu, erabili, eta gozatu euskaraz eta euskararekin!!
Arizkuneneako gelak erabili ahal izateko eskariak aurkezteko epea zabalik 2022-2023ko denboraldia 2022ko urritik 2023ko ekain arte Erabiltzaile iraunkorrak ...
Ikusi hemen deialdiari buruzko informazioa
Elizondoko bestetan 5 emaztekik jasan dituzten intentsitate desberdinetako eraso sexisten aitzinean, Baztango Udaleko talde politiko guziek, Elizondoko Herriak eta Elizondoko Besta Komisioak adierazi nahi dugu erabat gaitzesten ditugula eraso sexista horiek, eta Mugimendu Feministak egindako elkarretaratze deialdian parte hartzeko eskaera luzatzen diogu Baztango herritar guziei. Elkarretaratzea abuztuak 4, arratsaldeko 8etan, Elizondoko Plazan izanen da