Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2023ko urtarrilak 13

(H)ILBELTZA BEKA – 2023KO DEIALDIA ARGITARATU DA

Foto noticia

Baztango Udalak, 2022ko abenduaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarrean, onartu zituen 2023ko (H)ilbeltza bekarako deialdiaren oinarriak, eta jada NAOn argitaratu da deialdia.

2023ko deialdiak sormenezko lanak sarituko ditu. Deialdirat aurkeztu nahi dutenek, eranskinean heldu den bezala, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta bertze inondik moldatuak ez direnak. Formatu digitalean (PDF bertsioa) edo paperean aurkezten ahalko dute.
Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasiko da. Eskaria 2023ko martxoaren 10a artio egin beharko da Baztango Udaleko erregistroan, eguna bera barne.

2023 (H)ILBELTZA BEKA Oinarriak SORMENA

 

NOTICIAS RELACIONADAS