2022ko uztailak 15

Indarkeria sexistarik gabeko besta bulkatzeko asmoz, Baztandarren Biltzarraren egunean Puntu Morea zerbitzua eskainiko da

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, Baztandarren Biltzarra Elkartearekin elkarlanean, indarkeria sexistarik gabeko besta bulkatzeko eta edozein erasoren aitzinean erantzun egokia emateko Puntu Morea paratuko du igandean, 18:00etatik 21:00etara.

Foto noticia

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, Baztandarren Biltzarra Elkartearekin elkarlanean, indarkeria sexistarik gabeko besta bulkatzeko eta edozein erasoren aitzinean erantzun egokia emateko Puntu Morea paratuko du igandean, 18:00etatik 21:00etara.

Eraso sexistarik gabeko gunean une oro Emagin elkarteko bi aditu egonen dira: bertaratutakoei aholkularitza ematen, zenbait material  banatzen, eta, zalantzak eta kezkak argitzen. Txapa makina bat ere izanen dute. Hurbildu eta egizu zure txapa, zure mezu pertsonalizatuarekin!!

Beraz, helburu anitzeko ekimena da hau: alde batetik, herritarrak indarkeria sexistaz kontzientziatzea eta indarkeria mota desberdinen inguruan informazioa helaraztea; bertzalde, emaztekiek besta guneetan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea, baita beren burua defendatzeko duten gaitasunaz ahalduntzea ere; babes eta elkartasun gunea irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztuko dituen erreferentzia gune bat sortzea; erasotzaile izan daitezkeenei erasoak erantzuna izanen dutela ohartaraztea; eta, azkenik, maitasun erromantikoaren eredua zalantzan paratu eta plazerean oinarritutako harreman osasuntsuak bulkatzea.

Gainera, bertze material bat ere hedatuko du Baztango Berdintasun Zerbitzuak: besta guneetarako pegatinak. Txosna, ostatu edota leku publikoetan paratuko diren pegatina hauek QR kodea izanen dute. Lotura horren bidez honako informazio jasoko da: eraso bat jasan edo identifikatuz gero zein diren jarraitu beharreko urratsak, oinarrizko irizpideak, eta eskura dauden baliabideak eta zerbitzuak.

Informazio guztia eskura duzue hurrengo loturan:

http://www.baztan.eus/zerbitzuak/berdintasuna/erasoen-aitzinean-zer-egin/

ZERBITZU eta BALIABIDE NAGUSIAK:

  • Zauri larriak badituzu edo salaketa judiziala paratu nahi baduzu, deitu 112ra edo 948 20 29 20 edo 948 58 18 64 (Baztango Foruzaingoa). Kasu horretan Foruzaingoak edo osasun zerbitzuak ofiziozko salaketa bat paratzen ahal dute, baita baliabide eta zerbitzuak martxan paratu ere.
  • Arreta, informazioa eta aholkularitza emaztekien kontrako indarkeriaren inguruan. Doakoa eta konfidentziala. Deia ez da fakturan azaltzen. 24 orduko arreta: WhatsApp 600 00 00 16; 016
  • Genero-Indarkeriaren Biktimei Osoko Arreta emateko Taldea erasoa pairatu duenarendako edota senideendako. (BAIT/EAIV): 948 00 49 52 / 948 00 49 53
  • Sexu erasoen aitzinean arreta juridikoa eta psikosoziala: Delituen Biktimen Arretarako Bulegoa OAVD (Iruñea, epaitegia): 848 42 33 76, 848 42 13 87 eta 848 42 76 71
  • Emaztekiari Arreta Juridikoa Emateko Zerbitzua (ELZ-SAM), doako arreta eta aholkularitza, Iruñeko Abokatuen Elkargoko profesionalek emanda: 948 22 14 75
  • LGTBIfobiaren kontrako behatokia: Harrotu (Iruñea) 948 22 63 26, 699 38 49 65
  • Baztango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: 948 58 00 06 edo 689 03 50 78
  • Herri salaketaren protokoloa aktibatzeko Baztango Berdintasun Zerbitzua: 613 00 36 34

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen ORGANIKOPA LEHIAKETA

ORGANIKOPA LEHIAKETA

MARTXAN DA ORGANIKOPA LEHIAKETA!!!! Animatu eta bereizi organikoa, zure herria irabazle egiteko!!!

Imagen “Atzoko, gaurko eta biharko sareak” lelopean Baigorri eta Baztango gazteen arteko topaketa ospatu zen Amaiurren joan den asteburuan

“Atzoko, gaurko eta biharko sareak” lelopean Baigorri eta Baztango gazteen arteko topaketa ospatu zen Amaiurren joan den asteburuan

Amaiurko herrian izan zen, apirilaren 14ko asteburuan, Baigorriko eta Baztango Udalek antolaturiko bi bailaretako gazteen arteko topaketa. Topaketan 12 eta 15 urte bitarteko 36 gaztek hartu zuten parte eta Amaiurko herrian egin zuten topo, mugako bi aldetako biztanleen antzinako harremanak berreskuratzeko eta euskara zabaltzeko, erabiltzeko eta euskalkiak partekatzeko helburuarekin.

Volver arriba