Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 8

Landa ingurunearen ikerkuntza eta berrikuntzarako guneari buruzko mintegia egin dute Lekarozko kanpuseko CILean

Foto noticia

Landa ingurunearen ikerkuntza eta berrikuntzarako guneari buruzko mintegia egin dute Lekarozko kanpuseko CILean

Larunbat honetan Landa Ingurunearen Ikerkuntza eta Berrikuntzarako Guneaz mintegia egin dute Lekarozko kanpuseko harreman-arteko eraikinean.

Mintegian euroeskualdeko eragile desberdinek parte hartu dute, bertzeren artean NUP, EHU eta Pau-Adour unibertsitateetako ikerlariek; denak kanpusean dagoen elizan egoitza izanen lukeen Landa Ingurunearen Ikerkuntza eta Berrikuntzarako Guneari buruz gogoetako egiteko.

Egitasmoaren ildo nagusiei buruzko aurkezpenarekin hasi zuten eguna, ondotik, ikuspegi desberdinak aztertzeko, iritziak eta ekarpenak biltzeko saioak egin zuten. 40 lagunek parte hartu zuten.

Elizaren kanpoko aldea ikusi ondotik, proiektuaren garapenari buruz solasean segitu zuten, proiektua zehazteko prozesuaz eta Gunearen eratzeaz. Aldi berean egitasmoarekin aitzinerat egiteko laneko mahaiak antolatu zituzten: erakundeena, akademikoa eta lurralde-harremanena. Laneko saioa talde tematikoekin akitu zuten eta Baztango produktuen dastaterekin.

Jardunaldia Joseba Otondo Baztango alkateak aurkeztu zuen eta Nafarroako Gobernuko Enpresa Politika, Nazioarteratze eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi, ere bertan izan zen. Jardunaldirako Nasuvinsak lagundu zuen.