Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 6

UDAKO JOSTALDIA Baztanen 2022

Foto noticia

Baztango Udalak prestatu du aurtengo UDAKO JOSTALDIA EUSKARAZ, 3-12 urte bitarteko haurrendako. Oporretan ere lagun artean ongi pasatzeko aukera bikaina da JOSTALDIA, gustuko jardueretan ariko baitira, eta gainera, euskaraz!!

 

Aurten, hondarreko aldietan ez bezala, bi herritan eskainiko da Baztango aisialdi hau: hamabortzaldi bat Erratzun eta bertze hamabortzaldi bat Elizondon. Hona data zehatzak:

  • ERRATZUN uztailaren 4tik 15era
  • ELIZONDON abuztuaren 1etik 12ra

Ordutegia ohikoa izanen da, 10:00etatik 13:00etara.

IZENA EMAN nahi duenak heldu den astean irekiko da horretarako epea: ekainaren 13tik 20ra, honako helbidean: www.dindaia.eus 

Prezioa, eta gainerako xehetasun guziak hemen izanen dituzue:  UdakoJostaldia  
https://labur.eus/BaztanUdakoJostaldia

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS