OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

apirila 18, 2013

ZERBITZUAK

  • Pertsonei, familiei eta gizarte-taldeei Gizarte Zerbitzuen arloko eskubideei, obligazioei eta baliabideei buruzko informazioa, aholkularitza eta orientazioa ematea.
  • Zerbitzukoei helaraziko dizkieten, eta beren eginkizunekoak eta eskumenekoak diren arazoak eta egoera gatazkatsuak konpontzen esku hartzea.
  • Hala eskatzen duten aferetan orientazioa ematea, eta, dagokionean, maila espezializatura bideratzea.
  • Gizarte Lanak berezkoa duen estaldura ematea Oinarrizko Osasun Eremuko dagokien Osasun Zerbitzu publikoei.
  • Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuak ematen ahal dituen laguntza guztiak baloratzea, eta laguntza horiek eskuratzeko izapideei buruzko argibideak ematea, eta horien jarraipena egitea.
  • Desinstituzionalizazio-prozesua burutzen ari diren Administrazio Publikoei desinstituzionalizazio-lanetan laguntzea, pertsonak beren berezko ingurunean birgizartera daitezen.
  • Gizarte-boluntariotza bultzatzea.
  • ELZ (Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua).
  • “Francisco Joaquín Iriarte” Zaharren Egoitzan sartzeko eskariak.

ESKU-HARTZEKO SEKTOREAK ETA PRESTAZIOAK

  • Haurtzaroa eta gazteria: familiari arreta, adopzioak, barneratzeak, familia-hezkuntza, familia ugariaren titulazioa.
  • Hirugarren adina: kotizazio gabeko erretiro-pentsioak, aparteko laguntzak, etxez etxeko arretarako laguntza ekonomikoa, egoitzak, eguneko zentroak, larrialdietarako telefono-zerbitzua, elkarteei zuzendutako diru-laguntzak.
  • Emakumea: emakumeei zuzendutako arreta, tratu txarrak salatzeko zerbitzua, elkarteak, aisialdia, doako laguntza juridikoa eskatzea, harrera-etxeetarako plazak.
  • Elbarriak: elbarritasun-ziurtagiria, kotizazio gabeko elbarritasun-pentsioa, LISMI (elbarriak gizarteratzeko legea) pentsioa, laguntza espezializatua, garraio egokitua, etxebizitza funtzionalak, zentroak, ibilgailuak erosteko nahiz egokitzeko diru-laguntzak, aparkatzeko txartela.
  • Gizarteratzea: oinarrizko errenta, atxilotuarendako arreta-zerbitzua, gizarte-enplegu babesturako proiektua lantzea, enpresetan lanean hastea.
  • Familia eta komunitatea: oinarrizko errenta, etxez etxeko arretarako laguntza ekonomikoa, gizarteratzeko laguntza eta familia-laguntza, aparteko laguntzak, integrazio sozialerako etxebizitzak.

Helbidea: Baztango udala, behe-solairua p.k. 31700 Elizondo (NAFARROA)

Telefonoa: 948 58 00 06

Faxa: 948 45 22 69

E-Posta: gizartezerbitzua@baztangoudala.eu


<< atzera