• DANTZAK

    MUTIL-DANTZA Mutil-dantza da Baztan Ibarreko dantza adierazgarriena. Biribil irekian dantzatzen duten dantza da, erlojuko gezien norabidearen kontrakoan. Korroaren erdian txistularia eta atabala-jotzailea jartzen dira, eta gazteek dantzan interpretatzen duten musika jotzen dute. Tradizioan, Ibarreko jai-egunetan eta bileretan dantzatzen ziren mutil-dantzak, eta zenbaitetan, baita aldamenekoekin egindako lanen baten edo auzolanen baten ondorioz sorturiko festetan ere, beti
    irakurri gehiago

  • URRIKO FERIAK

    Elizondon izaten dira, San Lucas jaiaren osteko ortziralean eta larunbatean. Ortzirala izaten da egun nagusia, abereek Merkatu Plaza hartzen baitute. Hala ere, gero eta abere gutxiago biltzen dira, eta horien lekuan, nekazaritzako lanabesak eta makinak, eskulanak, osagarriak eta garaiko eta herrialdeko gastronomia produktuak saltzen dituzten saltokiak ugaritzen dira. Herriko kale nagusiak saltokiz gainezka izaten dira,
    irakurri gehiago

  • ORAKUNDE BESTA

    Orakunde besta zen antzina, inauteri bestaren aurretik, Baztan Ibarrean ospatzen zen azken besta. Hiru aste lehenago, ostegunetan, Gizakunde ospatzen zen lehenengo, gizonen besta. Hurrengo ostegunean, berriz, Emakunde, emakumeen besta. Hausterre asteazkenaren aurreko ostegunean, berriz, Orakunde besta ospatzen zen, guztien besta. Sarreratxoan iragana aipatu dugu antzina ospatzen ziren hiru bestetatik Orakunde baino ez baita egiten egun.
    irakurri gehiago