• BAZTAN ZOPAK

    Zopa bereziak dira, sardexkaz jatekoak. Lehenik eta behin, ardi-salda egin behar da, norberak nahi duen bezala, eta ondoren, ogi xerrak erantsi. Ogia bigundu egiten da saldan, saltsa xurgatzen duenean, orduantxe egoten da jateko gozoen. Ibarrean eta inguruan, tradiziozkoa da herriko jaien bezperatan Baztan-Zopak jatea.

  • GAZTANBERA

    Gatzatua hainbat modu eta eratan presta daiteke, baina ondoren deskribatuko duguna da etxeko gaztanbera prestatzeko tradiziozko modua, Baztan Ibarreko baserrietan eta mendian, oro har, egiten dena. 6 lagunendako osagaiak: Litro 1 ardi-esne. Gatzagi-orri bat. Errekako 3 harri biribil (errekarriak). Zurezko ontzi 1 (kaikua). Prestaketa: Errekako harriak labean jarri eta berotu bitartean, bota esnea zurezko ontzira,
    irakurri gehiago