• ALMANDOZKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

        Bi hauek dira Almandozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten jauregiak: Galtzaga jauregia: Noblezia berriaren leinu-etxea. XVIII. mendeko eraikina da, guztiz zaharberritua, eta, egun, ostatu bihurtua. “Jauregia” jauregia: Antzinako nobleziaren leinu-etxea. Armarria ezkerrera lerratua (naturako irudi baten ezkerrean beste osagarriren bat duen armarria) daukan bakarra da haran guztian. Ezkerrera zuzendua daukan kaskoa bilaukeriaren ikur
    irakurri gehiago

  • ALMANDOZKO SAN PEDRO PARROKIA

    Almandozen dagoen eraikin modernoa da, 1956ko azaroaren 11n inauguratua, eta parrokia zaharraren aztarnen inguruan kokatua. Oinplanoa atal biko nabe batek osatzen du, baita gurutzadura batek eta burualde poligonal batek ere. Gurutzaduraren bi aldamenetan bi erretaula nabarmentzen dira. Lehena, Andre Mari arrosariokoarena da, lehen barrokoko artelana, XVII. mendearen lehen erdikoa dela uste da. Bigarrena, berriz, San
    irakurri gehiago

  • AMAIURKO AINTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

        Bi hauek dira Amaiurko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten jauregiak: Arretxea jauregia: Herriko kaskoetako batean kokatua dago XVII. mende erdialdean eraikitako leinu-etxe hau. Harlanduzko etxaurre erregularra du, bi atalekoa, eta baita bi isurkiko estalkia duen atikoa ere. Beheko solairuan, zirkulu erdiko arkua duen atea dago, erdigunetik aldendua eta arku-uztai kiribilduarekin. Bigarren solairuan, berriz, karel kiribilduko
    irakurri gehiago

  • AMAIURKO JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA

    Bertako aztarna arkitektonikoei erreparatuta, Erdi Aroko eraikina dela esan daiteke, baina aldaketa ugari izan ditu; batik bat, XVI. eta XVIII. mendeetan. Antzinako tenplu honen adierazgarri garbia da arkibolta zorrotzen portalea, XIII. mendean eraikia estilo protogotikoan. Prozesu eta moldaketa guztien ostean, Amaiurko elizak latindar gurutzeko oinplanoa dauka, nabe estu eta altukoa, gurutzadura handikoa eta burualde zuzenekoa. Eraikinaren kanpoaldean
    irakurri gehiago

  • ANIZKO JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA

      Anizen dago. Erdi Aroko eliza dela uste da; batez ere, hagaburuengatik eta nabearen azken atal gaineko dorrearen kokapenagatik. Oinplanoak lau ataleko nabe angeluzuzena du, gurutzadura markaturik gabeko burualde zuzena barne. XVI. mendean sakristia erantsi zioten eta XVIII. mendean erabat zaharberritu zituzten portalea, estalkiak eta kapera. Are lehenago, 1688an, eraitsi egin zuten elizako dorrea, baina Hazparrengo
    irakurri gehiago

  • ARIZKUNGO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Arizkungo jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten mustra edo eraikinak: Ursuatarren jauregia: Bozate auzotik urre dago Ursua jauregia, Ordoki auzoan hain justu. Hor daude ursuatarren erroak, hots, Ursua leinuaren jatorria. Leinu horretako kideek karguak betetzen zituzten, jada, XIV. mendearen lehen erdian, Nafarroako erresuman. Beamontearren bandoan ibili ziren eta, ondoren berriz, Nafarroak Gaztelarekin bat egitearen alde egin
    irakurri gehiago

  • ARIZKUNGO AINGERUKO ANDRE MARIAREN KOMENTUA

    Klaretarren komentu hau Joan Bautista Iturralde jaunak – Murillo el Cuendeko markesak – eta haren emazte Manuela Munarriz andreak sortu zuten. Iturralde Arizkungoa zen izatez, 1674an jaioa, baina Madrilen bizi izan zen 1701az geroztik. Han diru asko egin zuen eta goi-intendente kargua betetzera ere iritsi zen Errege-Ogasunean. Oinordekorik ez zuela-eta, Arizkungokomentua eraikitzeko eskaini zuen bere herentzia.
    irakurri gehiago

  • ARIZKUNGO SAN JOAN BATAIATZAILEAREN PARROKIA

    Arizkunen dago eliza barroko hau. Parrokia urte askoan eraiki zen eta prozesua oso ongi dokumentatua dago. 1568an hasi zen, baina eraikina XVII. mendean osatu zen, neurri handi batean. Nabea, dorrea, koru zati bat eta dagozkion arkuak 1722 eta 1724 artean eraiki zituzten. Oinplanoa latindar gurutzekoa da eta nabeak lau atal ditu, gurutzaduraz gain. Gurutzadura hori bera
    irakurri gehiago

  • ARRAIOZKO- ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Arraiozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi eraikinak: Jauregizarrea edo Jauregizarra dorrea: Nukleo nagusia gotikoa (XIV. edo XV. mendekoa) bada ere, gerora eranskin gehiago egin zaizkio; esaterako, albo-atal bat eta hegal bakarreko teilatua, hiru troxako armarri txiki batez dinteldutako ate batekin. Nukleoa harlandu gorriko zati batez hornitua dago behealdean, arkitektura-ezaugarri gotikoekin: ojiba-leiho zatikatuak eta gezi-leihoak,
    irakurri gehiago

  • ARRAIOZ – JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA

    Arraiozko eliza hau XVI. mendekoa da (1568an hasi ziren eraikuntza-lanak), baina baliteke aurrez besteren bat existitu izana. Gerora, XVIII. mendean, barroko garaian, zaharberritu egin zuten eliza ertz- eta ilargixka-gangen bitartez. Latindar gurutzeko oinplanoak nabe oso zabala du, hiru atal ezberdinez osatua, eta, horrez gain, gurutzadura eta burualdea. Behealdean, 1893ko data daukan arkupea ikus daiteke, zirkulu-erdiko arku
    irakurri gehiago