• AZPILKUETAKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Iriarte etxea: Azpilkuetako Apaioa auzoan, ermita ondoan, etxe hau ikus daiteke. Eraikuntza arkitektoniko erakargarria da oso. Velazquezen margolan armarritu bat ikus aiteke, barroko garaikoa, non tokiko armarrietan hain ohikoa den kasko gogor eta astuna giza aurpegi baten soslaiaz ordezkatzen den, zeina, era berean, garaiko artisten margolanetatik aterea dagoen (bisaia, bibotea, kokotsa eta kapela). Buruan, berriz,
    irakurri gehiago

  • AZPILKUETAKO SAN ANDRES PARROKIA

    Inork ez daki Azpilkuetako eliza noizkoa den, baina argi dago 1597a baino lehenagokoa dela, urte horretan kontratatu baitzuten Joan Arrastia hargina sakristia eraikitzeko. Ondoren, XVIII. mendean, birmoldaketa handia egin zuten, neurri batean, oso-osorik ez esatearren, Mitxoakaneko Martin Elizakoetxea gotzainak ordainduta. Jaun hori Azpilkuetako Doneberria etxekoa zen, izatez.   Eliza barrokoa da, latindar gurutzeko oinplanoarekin, lau atalez osatua,
    irakurri gehiago

  • BERROETAKO SAN MARTIN PARROKIA

    Berroeta herriaren tontorrean eraikitako eraikina da, XVI. mendean. Barroko garaian, dezente eraberritu zuten. Gurutzaduraren hegalei estalkiak aldatu zizkieten eta tenpluaren inguru guztia bi kaperaz hornitu zuten, baita plakez kiribilduriko erlaitz batez ere.   Oinplanoak bi atalez osaturiko nabea du, gurutzaduraz eta burualde pentagonalaz gain; hori guztia bi kaperek osatzen dute. Nabearen estalkia izar erakoa da eta
    irakurri gehiago

  • ELBETEKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Elbeteko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi eraikinak: Askoa leinu-etxea: XVIII. mendeko jauregien arkitekturari jarraiki, Askoa bloke kubiko ederra da. Harlanduzko etxaurrean hiru atal ditu elkarri gainjarriak eta lau isurkiko teilatua du, baita zurezko irtengune bat ere, oso ondo eraikia. Eraikinak barroko kutsua du: portalea, balkoi nagusia eta bertikalki eta ezin hobeki gurutzatutako armarriak dira
    irakurri gehiago

  • ELBETEKO SANTA KRUZ PARROKIA

    Elbete herriko bi auzoen artean dago XVI. mendean eraikitako eliza hau, nahiz eta, egun duen itxura, XVIII. mendean hartu. Latindar gurutzeko oinplanoa du eta nabe bakarra, hiru ataletan banatua, baita gurutzadura eta hiru horma-ataleko burualdea ere. Elizaren kanpoaldea harlandu gorriko bloke konpaktuz osatua dago; gurutzadura erabat nabarmentzen da, burualdea teilatura arteko kontra-hormekin indartua dago eta sakristiak
    irakurri gehiago

  • ELIZONDOKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Elizondoko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten eraikin edo etxeak: Arozarena etxea: XVII. mendeko eraikin barroko hau Arizkunearen leinu berekoa da, armarrietan antzeman daitekeen moduan. Sargunea arku erako portiko baten pean dago. Horren gainean, lehen solairuan, balkoi jarraitu bat dago harrizko mentsula handietan sostengatua; azken horiek kiribildurez apainduak daude, eta hiru hutsune ageri dira kiribildutako marko
    irakurri gehiago

  • ELIZONDOKO ARIZKUNENEA JAUREGIA

        Arizkunenea da, ezbairik gabe, Baztango jauregi-arkitekturaren eraikinik apartekoena, kasik enblematikoa bihurtzeraino. Migel Arizkunek eraikiarazi zuen.   Elizondon dagoen jauregi honek “U” forma du, bi hegal irtenekin eta etxaurre atzera etzanarekin, zeina, hegalekiko bigarren planoan egon arren, oso nabarmendua geratzen den harlanduz eraikia dagoelako eta apaingarri gehiago dituelako. Etxaurreak barroko kutsua du elementu apaingarrien dinamismoagatik,
    irakurri gehiago

  • ELIZONDOKO SANTIAGO PARROKIA

    1916 eta 1925 artean egindako eraikin handia da, eta Elizondoko Foruen plazan zegoen XVI. mendeko eliza zaharra ordezkatu zuen. Hona ordezkapen horren zergatia: eliza zaharra oso kaltetua geratu omen zen 1913ko ekainaren 2ko uholdeen eraginez, eta, kalte horiek zenbaterainokoak ziren ikusita, egun dagoen leku berean berreraiki zuten. Eliza hau arkitektura erlijioso tradizionalaren ereduari jarraiki egina da. Latindar
    irakurri gehiago

  • ERRATZUKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Erratzuko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi jauregiak: Apestegia jauregia: XVII. mendearen bigarren erdiko eraikina da, eta eliza aurrean dago. Formatu horizontaleko blokea du, eta harlanduzko etxaurrean hiru solairu mailakatzen dira, inpostaz bereiziak. Azkenaren gainean, lau isurkiko teilatua dago, zurezko hegal bikoitzarekin. Etxaurrean leihoak ageri dira, balkoia erdi partean, eta beheko solairuan, berriz, bi leihoren
    irakurri gehiago

  • ERRATZUKO SAN PEDRO PARROKIA

    Herri erdian kokaturik, Erratzuko San Pedro eliza ikus daiteke. Harlandu onez egina dago, baina, eraikuntzari dagokionez, historia korapilotsua du. Dokumentuetan, XVI. mendeko azken hamarkadakoak dira lehen datuak. Eliza, antza, txiki geratu zen, zeren eta, 1927an, nabea handitu zioten, gurutzadura erantsi eta sakristia berritu. Dorrea eta portikoa, berriz, 1751n erantsi zitzaizkion. Azken berreraikuntza handia 1913ko uholdeen
    irakurri gehiago