• GARTZAINGO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

      Iturbidea leinu-etxea: Gartzain herriko etxe nabarmenena da, Aizano auzokoa, eta XVI. mendearen azken hamarkadan hasi ziren eraikitzen, lanei hurrengo gizaldian jarraitu bazitzaien ere. Iturbide sendiaren leinu-etxea da, bizi artean Baztango alkate izan zen Sancho Iturbideren jabetza, besteren artean, bertan bizi izan baitzen 1568tik aurre. Antzinako eraikinetik ez da gauza askorik geratzen: zutabe bat bakarrik, dagokion
    irakurri gehiago

  • GARTZAINGO SAN MARTIN PARROKIA

    Gartzaingo San Martin parrokia XVI. mendearen azken hamarkadan hasi ziren eraikitzen, nahiz eta lanak hurrengo gizaldi osora luzatu. Hori dela-eta, tenplu barruan ez dago estilo-batasunik, ezaugarri ezberdinak hartu baitziren kontuan une bakoitzeko eraikuntza-lanak egiterakoan. Badirudi artelanaren muina edo oinarria 1678an bukatu zutela. Latindar gurutzeko oinplanoa du eraikinak eta baita bi ataleko nabe handia ere, gurutzadura
    irakurri gehiago

  • IRURITAKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Iruritako jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten eraikinak: Gaston Iriarte jauregia: Sendi hau Erratzuko Iriartea etxekoa da berez, eta XVIII. mendean oso garai oparoa bizi izan zuten. Sendiko kiderik garrantzitsuenetako bat Migel Jose Gaston izan zen. Bere irabaziak Ameriketako lurretan inbertitu zituen eta Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren akziodun ere izan zen, baita Joan Goienetxe jaunaren testamentugilearen arduradun
    irakurri gehiago

  • IRURITAKO SAN SALBADOR PARROKIA

    Iruritako parrokia hau XVIII. mende erdialdeko eraikin barrokoa da, eta XVI. mendeko tenplu antzinakoaren leku berean eraikia dago, gainera, nahiz eta, egun, tenplu zaharraren aztarna arkitektonikorik geratu ez. Bai, ordea, hainbat eta hainbat dokumentu. Beroietan aipatzen da nola hondatu zen pixkanaka eta arrazoi ezberdinegatik eliza zaharra XVII. mendearen joanean, baita XVIII. mendearen lehen erdian hartu zen
    irakurri gehiago

  • LEKAROZKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Lekarozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi mustra edo eraikinak: Aroztegia jauregia: Tellari auzoan dago, eta, 1513an, Erresumako noblezian sailkaturik agertzen da, jada, leinu-etxe hau. Oso antzinakoa, ezbairik gabe. Bloke kubiko dotorea da, horma igeltsuztatuekin, eta harlandu-segidak ditu etxe-ertz eta hutsarteetan. Etxaurre nagusia hiru mailakoa da, atikoaz gain, eta lau isurkiko estalkia du. Beheko solairuan,
    irakurri gehiago

  • LEKAROZKO ANDRE MARI AHOLKULARIAREN IKASTETXEA

      Uharte auzoan dago, Lekarozen. Egun, Bigarren Hezkuntzako Ikastola gisa ezagutzen dugun hori, kaputxinoek (Joaquín María de Llevaneras apaiz-buruaren gidaritzapean) 1888 aldera (hiru urtera inauguratu zuten) altxatutako eraikin-sail baten zatitxo bat baino ez da. Egun, ez dago bertan erlijio elkarterik eta instalazioak Nafarroako Gobernuak erosi ditu orube horretan oraindik zehaztu ez duten proiekturen bat gauzatzeko. Eraikin
    irakurri gehiago

  • LEKAROZKO SAN BARTOLOME PARROKIA

    Lekaroz kaskoan dago, herriko gunerik garaienean. Parrokia honek badu nolabaiteko batasuna estilo aldetik haraneko bertze parrokia batzuekin. Hainbat garaitan eraiki zuten, baina badirudi, dokumentuen arabera, 1579an hasi zirela. Urte hartakoak dira gurutzadura eta burualdea. Nabeak eredu modernoago bati jarraitzen dio, VXIII. mendekoa da, barrokoa. Dorrea 1896an eraitsi zuten egungoari bide emateko. Herriko seme eta arkitekto Lino
    irakurri gehiago

  • ORONOZKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Oronozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi mustrak: Arretxea jauregia: XVI. mendeko eraikuntza da, nahiz eta egun oso berritua egon. 1675ean irabazi zuen leinu-etxe izendapena, Pedro Bertiz jabeak Iruñeko Ziudadela gotortzeko lanetarako diru-emaitza egin zuenean. Etxaurrea harlandu-segidaz jantzia dago ertzetan eta beheko solairuan, hiru maila ditu eta arkuteria bikoitz nabarmena, barrualdean ate zorrotz bat ezkutatzen
    irakurri gehiago

  • ORONOZKO JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA

    Hasiera batean egitura apal bat bazen ere, eliza honek aldaketa asko izan zituen denboraren joanean, haraneko bertze eraikin askok bezalaxe. Oronozko eliza, beraz, 1606 aldera eraikitako lauki txiki bat baino ez zen, eta gerora handitzen joan zen, apurka-apurka, gaur den horretara iritsi arte. Latindar gurutzeko oinplanoa du hiru ataleko eta espazio handiko nabe batez osatua,
    irakurri gehiago

  • ZIGAKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

    Hona hemen Zigako jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi eraikin: Egozkue jauregia: Antzinako jaurerria eta antzinako nobleziaren leinu-etxea da. Herri-gunetik urrundua dago. Zeharkako bloke bat da, hiru solairukoa, eta dorre handi moduko bat du erdigunean, eta azken horren alboetan balkoi jarraituak ikus daitezke. Etxaurrean, armarri barroko bat, behealdean kerubina duela, eta baita kasketa bat ere goiburuan, bi
    irakurri gehiago