Baztango Udala / Ayuntamiento de Baztan


Turismo bulegoa

Baztango Turismoko Informazio Bulegoa garaiko bulegoa da, hau da, udan egunero egoten da zabalik eta neguan, ortzileretik igandera.
Jai-zubietan eta Aste Santuan ere erekita egoten da.

Elizondoko plazan dago. Turismo bulegoan, Baztan Ibarrari buruzko informazio zabala jasoko dute bisitariek. Historia, tradizioak eta berezitasunak, baita inguruko mendi eta ubideak misterioz josten dituzten kondaira harrigarrien berri ere. Ibarra zeharkatzen duten hainbat pasealeku eta ibilbideren berri jasoko dute, txikiek nahiz helduek gozatzeko modukoak. Horrez gain, bertako jaiei buruzko informazioa ere eskuratu ahal izanen dute, hala udakoenak nola negukoenak. Ibarreko kultur eskaintza oparoan dauden museoen ordutegia ere bertan izanen da eskura. Eta horrezaz guztiaz gain, Baztan Ibarretik gertu eta inguruan dauden turismo baliabideei buruzko informazioa ere jasoko dute bisitariek: Bertizko Jaurerria; Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko haitzuloak eta Larungo Tren txikia, esaterako.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 948 58 15 17 edo idatzi  turismoa@baztan.eus helbide elektronikora