UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA

April 19, 2013

Baztanen euskara da bertako hizkuntza historikoa eta egun ofiziala gaztelaniarekin batera. Urte luzez Administrazio eginbeharretatik baztertuta, egun euskarak Baztango Udal administrazioan bere lekua du eta gehiago izan beharko du estatus ofizialak eskatzen dituen erabilera guztiak bete eta herritarren hizkuntza eskubideak begiratzeko.

Baztango Udalak bere hizkuntza polítika garatzeko zerbitzu teknikoa du: Euskara zerbitzua. Euskara Zerbitzuak hauetan jarduten du:

Udaleko administrazioan, euskara Baztango Udalaren eta baztandarren arteko harreman hizkuntza ohikoa eta Baztango Udalaren beraren lan hizkuntza izateko laguntza teknikoa eman:

  • Itzulpen eta aholkularitza lanak.
  • Udaleko langileek euren euskara maila hobetzeko prestakuntza plangintza.
  • Euskararen erabilera handitzeko materialak langileen eskura paratu, testuak egokitu edo sortu.

Udalerrian euskararen erabilera handitu eta gizarte alor guzietara zabaltzeko sustapen lanak egin:

  • Euskararen ezagutza handitzeko: Baztanen helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren gizarte erakundeei nola euskara ikasi nahi duten baztandar langabetu eta ikasleei diru laguntzak eman.
  • Euskararen erabilera handitzeko: kultura jarduerak, haur eta gaztetxoendako aisialdi programak, udalekuak, jostaldiak, gurasoendako ikastaroak, euskarazko hedabideei diru laguntzak… Alor sozioekonomikoan Bai Euskarari Akordioa.
  • Euskararekiko motibazioa handitzeko: euskararen familia bidezko transmisioaren inguruko sentiberatze kanpaina, erabilera sustatzeko motibazio kanpainak, kanpotik etorritako herritarrak nola bisitariak bertako hizkuntza eta kulturarekin sentiberatzeko eta informatzeko argitalpenak.
  • Koordinazioa euskararen eta euskal kulturaren sustapenean Baztanen lan egiten duten gizarte eragileekin, Nafarroako toki entitateetako bertze euskara zerbitzu teknikoekin eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiarekin.
  • Egoera soziolinguistikoa aztertu, erabilera neurketak barne, bai eta ahozko tradizioaren biltze eta zabaltze lanak egin ere.

Dirección: Udaletxeko 2. solairuan BULEGOA (4. zenbakiduna)

Sare sozialetara gehitu

<< atzera