URRIKO FERIAK

April 23, 2013

Feria de octubreElizondon izaten dira, San Lucas jaiaren osteko ortziralean eta larunbatean.

Ortzirala izaten da egun nagusia, abereek Merkatu Plaza hartzen baitute. Hala ere, gero eta abere gutxiago biltzen dira, eta horien lekuan, nekazaritzako lanabesak eta makinak, eskulanak, osagarriak eta garaiko eta herrialdeko gastronomia produktuak saltzen dituzten saltokiak ugaritzen dira. Herriko kale nagusiak saltokiz gainezka izaten dira, eta abere kopurua gero eta txikiagoa bada ere, saltokiak gero eta gehiago dira urtetik urtera. Egun honetan, azoketako ohiko menua eskaintzen dute inguruko jatetxeek: txitxirioak azarekin eta usoa saltsan, gehienetan.

Larunbatari “atsoferie” esaten diote, emakumeen azoka, alegia. Antzina, ortziraletan produktuak behatu eta konparatzen omen zituzten eta ondoren, larunbatean joaten ziren erostera. Egunotan, eskupilota partidak eta herrikirol erakustaldiak izaten dira.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera