Berdintasuna

 

Helbidea:  Foruen plaza, 1.go solairua – 31700 Elizondo (NAFARROA)

Telefonoa: 948 580 006 – 613 003634

E-posta: berdintasuna@baztan.eus

HURRENGO JARDUERAK

  • TRANS-FORMATZEN dokumentalaren proiekzioa eta NAIZEN adin txikiko transexualen familien elkartearekin informazio-  eta sentsibilizazio-saioa

Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren harira, TRANS-FORMATZEN dokumentala emanen da eta, ondoren, *NAIZEN* adin ttikiko transexualen familien elkarteko kideek haien esperientziak partekatuko dituzte. Azkenik, sexologo batek zenbait kontzeptu eta egungo egoera azalduko ditu (legeak, protokoloak, etab.).

(Dokumentala euskaraz izanen da, gaztelaniazko azpitituluekin)

📆 Martxoak 30, ortzeguna ⏰ 18:30
📍 Arizkuneneko hitzaldi aretoan (goitiko solairuan)

NORENDAKO: Guraso, familia eta herritar guziendako

Informazio gehiago: https://labur.eus/b6iR7

Informazio gehiago berdintasuna@baztan.eus helbidean edo 613 003634 telefonoan.

  • LITERATURA GERALDIAK: Irakurbide feministak euskal literaturan, Iratxe Retolazarekin

Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan.

Hitzaldi honen asmoa da ikustea, ea literaturak zertarako balio duen feministondako; edo bertze modu batean erranda, literaturak zertan lagun dezakeen feminismoan urratsak egiteko. Baita gogoeta egitea, heziketa literario bat jaso dugula, eta heziketa horretan, oharkabean, balore batzuk jaso ditugula denok. Nahi ala ez, eredu batzuk, kanon asko, ikuspegi matxista batetik ezarriak dira.

📆 Apirilak 19, asteazkena ⏰ 18:00
📍 Liburutegi publikoan
Informazio guztia hemen: https://labur.eus/Mp00E
  • ZINEGOAK: zinema, kultura eta aniztasuna lotzen dituen laburmetrai proiekzioa

LGTBI+fobiaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira.

Gero eta ohikoagoa da LGTBIQ+ edukiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara ailegatzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Kulturaren bidez aniztasun eredua hedatzea eta herritar guztiei erreferenteak eskaintzea da helburua, urtero ZINEGOAK jaialdiak eskaintzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

📆 Maiatzak 17, asteazkena ⏰ 18:30
📍 Arizkuneneko hitzaldi aretoan (goitiko solairuan)

Informazio guztia hemen: https://labur.eus/5AVF1

EFEMERIDEAK

2022

  • Apirilak 26, Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna
  • Maiatzak 17, LGTBIQ+fobiaren Nazioarteko Eguna

2022ko adierazpen instituzionala

Prentsa oharra-M17-LGTBIQ+fobiaren kontrako nazioarteko eguna

  • Ekainak 28, Harrotasunaren Eguna

INDARKERIA SEXISTAREN AURKAKO MATERIAL ETA KARTELAK



  • 2022an Baztango Udalak Azaroak 25eko osoko bilkuran aho batez onartutako adierazpen instituzionala.

Azaroak 25- adierazpen instituzionala

  • 2022ko A25eko kanpainaren materialak: 

  • Hemen daude azaroak 25 Indarkeria matxistaren kontrako Nazioarteko eguna |ren harira antolatutako ekintza desberdinak:➡️https://labur.eus/iOrZg
  • Indarkeria sexistaren aurkako kartel orokorra

  • Eraso edo jarrera sexistak bestetan, atentzio telefonoak eta baliabideak adierazten dituen kartela

(BESTAK-INDARKERIA-KARTELA)

  • Sexismorik gabeko musika entzuteko aholku eta baliabideak

(sexismorik gabeko musika_ez-bestak 2021)

 

BIDEO INTERESGARRIAK

  • Lodifobia eta estetikaren esklabutza hitzaldia

Pasaden martxoaren 9an, Arizkunenean, Mijo Lizarzaburu -ren eskutik izandako hitzaldiaren bideoa, Xaloa Telebistak grabatua. Xaloa Telebistari esker mila!!

IKUSI HEMEN: https://labur.eus/fJZUT

  • ️‍⚧️Trans egoera. Zorroztu dezagun begirada mahai inguruaren grabaketa
Aitzole Araneta, Brayan Altimasberes eta Mireia Delgadok Aintzane Ariztegik dinamizatuta, trans pertsonen egungo egoera aztertu zuten.
Xaloa Telebistari esker mila!!

 

INFORMAZIO OROKORRA

Berdintasun zerbitzua

Marko juridikoa

Lotura interesgarriak

ERASO BATEN AITZINEAN ZER EGIN? (irizpideak, baliabideak, materialak)

Baztango Berdintasun Plana (I Planaren ebaluaketa eta II. Planaren informazioa)

Sentsibilizazio Kanpainak

Aitzinetik egindako ekintzak

Volver arriba