Etxepare Saria
Euskara_zerb
Nafarroako toki-entitateetako Euskara Zerbitzuek, Nafarroan literatur sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, Etxepare sariak antolatzen hasi ziren 2004an. Geroztik urtero antolatzen dira ETXEPARE SARIAk, haurrendako euskarazko albumak sortzeko asmoz.
Albumak dituen ezaugarriengatik garestia da bere produkzioa. Argitaratzeko zailtasun hori bihurtzen da, hain zuzen, albumak sortzeko oztopo nagusi. Beraz, Etxepare sariaren helburuak betetzeko ez da nahikoa saria ematearekin, lanak argitaratzen ere lagundu behar da. Horrela, saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratzen du.