TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Berdintasunaren bila aritzea lan gogorra da. Baztango Udalak badu, jada, ibilbide bat egina emakume* eta gizonen* berdintasuna sustatzeko bidean. Denon zeregina denez, udal teknikariekin, ordezkari politikoekin, eta zenbait emakume* talderekin biltzen ari da udala, Elhuyarren bitartekaritza medio.
Atzo, urriaren 14an, emakume* migratuen txanda izan zen. Bi orduz aritu ginen Baztango emakume* migratuen bizi-baldintzen inguruan. Saio gogorra izan zen benetan. Haien bizi-esperientziek neskame eta morroi garaietara eraman gintuzten. Familiak urruti utzi behar izan zituzten, haien senideak zaintzeari ere utziz, sostengu ekonomikoa ziurtatzearen truke. Egoera ekonomiko zailei bakardadea eta tristura gehitzen zaie; herri-mina, maite-mina.
Kultura ezberdina izatea ere, ez da erraza. Euskara ez ezagutzeaz gain, otordu-motak, ordutegiak, elkar-ulertzeko kodeak, eta abar luze bat gehitu behar zaio arrakala kulturalari.
Ezin aipatu gabe utzi jazarpen- eta indarkeria-gaiak. Emakume* izateak etxe ezezagunetan indarkeria matxista pairatzeko arrisku bizia dakar. Baita bizi ere. Bizi eta lan. Eta langile diren heinean, bizi dituzten lan-eskubideen urraketak etengabeak dira.
Kontakizun iluneko adierazpen horietan, ordea, bazen eguzki-izpirik. Emakume* gehienek aipatu zuten Baztango paisaiaren edertasuna, pasioan ibiltzeko bideak, arnasgune eta aberastasun moduan. “Bertako mendi eta zelaiek nire herria gogorarazten didate eta hori oso gustuko dut” zioen haietariko batek.
Baztango II. Emakume* eta Gizonen* Berdintasunerako planean gehitu beharreko erronka mordoa ekarri zuten emakume* hauek. Ea datozen egunotako bileretara zer ekartzen duten hezkuntza, kultura, eta bestelako sektoreetako emakumeek*, bai eta nekazal guneetakoek ere.
Elhuyar Aholkularitza eta Baztango Berdintasun Zerbitzua.
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.