2022ko ekainak 6

Erratzuko herri eskolan ere LGTBI+fobiaren aurkako lanketa egin dute

Maiatzak 17 LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna eta ekainak 28 harrotasunaren egunak izanda, Erratzuko eskolak ere lanketa berezia abiatu du udalaren laguntzarekin, Amaiurko herri eskolan maiatzean egin zen bezala.

Foto noticia

Amaiurren bezala, hainbat elementu ortzadarraren koloreekin margotu dituzte eskolan. 

Maiatzak 17 LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna eta ekainak 28 harrotasunaren egunak izanda, Erratzuko eskolak ere lanketa berezia abiatu du udalaren laguntzarekin, Amaiurko herri eskolan maiatzean egin zen bezala.

Ekimenak pertsona guztien eskubide-berdintasuna aldarrikatu nahi du, orientazio edota identitate sexuala alde batera utzita. Horretarako eskola-komunitatearekin batera, kolektiboaren aurkako eraso matxistentzako haztegi diren gorroto LGTBIfobikoen diskurtsoak prebenitzeko eta kolektiboaren harrotasuna eta ikusgarritasuna sustatzeko lanketa berezia abiatu dute.

Amaiur eta Erratzuko herri eskoletan elementu desberdinak margotu dituzte, Amaiurren maiatzean eta Erratzun ekainean.

Argazkiak: Erratzuko Herri Eskola.

Testua: Baztango Berdintasun Zerbitzua.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.

Volver arriba