2023ko urtarrilak 26

Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko dirulaguntzen deialdia – 2023

Foto noticia

Baztango Udalak, 2023ko urtarrilaren 10eko 2023/12 Ebazpenaren bitartez, onartu ditu 2023an Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko dirulaguntzaren oinarriak.

Oinarri arautzaileak:

https://www.baztan.eus/wp-content/uploads/2023/01/Oinarriak.pdf

Eskabideak aurkezteko epea:

Hilabeteko epean deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina*, Baztango Udaleko erregistroan.

*https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/18/32

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Baztango Udalak, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, aitortza jaso du Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Tokiko Jardunbide Egokien Lehiaketaren X. edizioan (2025-2026), FEMPk eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak antolatutako deialdian, “Babesgune terapeutiko egonkorra: indarkeria matxistaren biktima eta biziraule diren emakumeendako laguntza psikoedukatiboa eta musikoterapeutikoa” proiektuari esker.

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Volver arriba