2023ko otsailak 17

Baztango eta Baigorriko gazteen arteko topaketa antolatu dute Baigorriko eta Baztango Udalek

Trukaketa egonaldi batean parte hartzera gonbidatu dituzte 12-15 urteko gazteak (2008-2010 artean sortuak). Egonaldia Baztanen izanen da (Amaiurko aterpetxean), 2023ko apirilaren 14tik 16rat, ortziraletik igandera.

Foto noticia

Historian gibelerat egin behar dugu bi ibarren arteko lehen harremanak hautemateko. Badakigu mota anitzetakoak izan direla: abere hazkuntzaren inguruan, gerletako errefuxiatuen testuinguruan, kontrabandoari lotuak, elkarteen trukaketak, bestetakoak, biztanleak haran batetik bertzera bizitzera joan direnekoak… Trukaketa hauek Baztan eta Baigorri elkarren artean lotu zituzten, lotzen dituzte eta etorkizunean hala eginen dutela espero dugu.

Sare horrek iraun dezan eta trinkotu dadin, trukaketa egonaldi batean parte hartzera gonbidatu dituzte 12-15 urteko gazteak (2008-2010 artean sortuak). Egonaldia Baztanen izanen da (Amaiurko aterpetxean), 2023ko apirilaren 14tik 16rat, ortziraletik igandera.

Atzoko, gaurko eta biharko sareak izenarekin, Izpegiko bi eskualdeen arteko ezagutzak ulertzeko eta sendotzeko egonaldia izanen da. Mendi martxa, dokumentala, ginkana, ezagutza jolasak eta ongi pasatzeko denbora librea izanen dute.

Beraz, adin bereko Baigorriko gazteak ezagutzeko aukera aparta izanen da BAZTANGO ETA BAIGORRIKO GAZTEEN ARTEKO TOPAKETA hau!

Egonaldia dohainik da. Parte hartu nahi baduzu, izena eman 689 035078 telefonoan edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean.

Zure lagunak animatu eta etor zaitez adiskide berriak egitera! Zu ere sare horren parte izaten ahal zara!

 

(Ekintza honek Nafar Gobernuko diru-laguntzari esker gauzatu da)

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba