2023ko otsailak 17

Lantokietan euskararen erabilera bulkatzeko egitasmoa

Foto noticia

ENPRESAN EUSKARA TXERTATZEKO ESKULIBURUA prestatu dute Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuek.

Lan munduan euskararen erabilera, oro har, txikia dela ohartuta prestatu dute gida hau. Izan ere, hezkuntzan, administrazioan, aisialdian eta hedabideetan, besteak beste, euskara bere espazioa irabazten joan bada ere, arlo sozio-ekonomikoan hutsune handi samarra dago oraindik.

Argitalpenean azaltzen den moduan, edozein tamainako enpresatan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko proposamena da. Hainbat aholku, argibide eta informazio ematen da: euskarak lan mundua bereganatzearen garrantziaz; euskara enpresan txertatzeko dauden arrazoiak eta nola txertatu euskara enpresan; baita dirulaguntzei buruzko informazioa ere: Nafarroako Gobernuak ematen duena lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko; baita Udal eta Mankomunitateek eskaintzen dutena ere.

Jakina da heldu askok lantokian pasatzen dutela beren denboraren zati handi bat. Gaur egun, eta euskal hezkuntzari esker hein handi batean, gero eta gehiago dira euskal hiztunak, haur eta gazteak bereziki.  Orain arte, ordea, nahikoa erdalduna izan da eremu hau. Egoera hori iraultzeko, enpresetan ere euskararen presentzia areagotu behar da. Eta erabaki kontzientea hartu behar da, lan mundua ez baita modu naturalean euskaldunduko, euskara besterik gabe txertatuta. Esku hartze planifikatua eta eragile guztien parte hartzea eta elkarlana behar dira horretarako.  Zeregin horretan eragiteko gonbidapena egin nahi diete euskara zerbitzuek arlo sozio-ekonomikoko eragileei.

Egitasmo honetan parte hartu duten Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuek (Baztango Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea,  Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Sakanako Mankomunitatea) era guztietako enpresei proposatu nahi diete euskararen aldeko urratsak eman ditzatela. Bide horretan laguntzeko prestatu dute, hain zuzen ere, honako eskuliburua (klikatu irudiaren gainean).

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba