MENDEKOTASUNA DUEN FAMILIAKO NORBAIT ZAINTZEN DUZU?
PARTE HARTU!!!

Hemen da aurtengo udalekuen eskaintza eta gaur gero izena emateko epea irekita dago.
Haur, gazte eta gaztetxoek izugarri gustura pasatzen dute lagunekin udalekuetan: 7-8 egun etxetik kanpo, gurasorik gabe, adinkideekin ongi pasatuz, jarduera ezberdinak eginez eta bizipen ederrak izanez. Ez dugu ahaztu behar euskarazko udalekuak direla, eta horri ere garrantzia ematea arras inportantea da. Euskaraz ariko dira haurrak gustuko dituzten jardueretan, eta bizipen polit horiek euskararekin lotuko dituzte, euskarak denetarako balio baitu, baita ongi pasatzeko ere, ez eskolarako bakarrik!
5-12 urte bitarteko gazteendako aukerak honako PDFan dituzue: Udalekuak LH 2023
12-18 urte bitarteko gazteendako aukerak, bertze honetan: Udalekuak DBH 2023
ERA.eus webgunean udalekuen inguruko artikulua argitaratu berri dute.
PARTE HARTU!!!
Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.