SOLASEAN programa
ESKOLATIK KANPO EUSKARA INDARTZEKO EGITASMOASolasean hizkuntzaren errefortzurako aisialdi-programa bat da, euskaraz ikasteko eta aritzeko zailtasunak dituzten haurrei zuze...

2023. urteko udaberriarekin batera ekimen berria paratu dute martxan Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak, LITERATURA GERALDIAK izenekoa.
Hauen helburua euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bulkatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea izanen da.
Antolatutako saio hauetatik 2 Baztanen burutuko dira, Liburuaren egunaren bueltan:
Hitzaldi honen asmoa da literaturak feministondako zertarako balio duen erakustea. Baita hausnarketa egitea ere, heziketa literario bat jaso dugula, eta heziketa horretan, oharkabean, balore batzuk jaso ditugula denok. Nahi ala ez, eredu batzuk, kanon asko, ikuspegi matxista batetik ezarriak dira.
Idazleak, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak dakartza liburu honetan.
Antolatzaileak: Idazleekin Solasean elkartea eta Baztango Udaleko Euskara eta Berdintasun Zerbitzuak.
ESKOLATIK KANPO EUSKARA INDARTZEKO EGITASMOASolasean hizkuntzaren errefortzurako aisialdi-programa bat da, euskaraz ikasteko eta aritzeko zailtasunak dituzten haurrei zuze...
Aurten ere, Baztango Udalak eta Baigorriko Herriko Etxeak Baztan-Baigorri topaketak antolatu dituzte, bi ibarren arteko harremanak sendotu eta euskararen sustapena helburu nag...
Dirulaguntza Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritza establezimenduen edota enpresen hizkuntza-paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta webgune...