Ernatu dinamikaren aurkezpena
Irailaren 21ean, 18:00etan, Arizkunenean, ERNATU dinamika aurkezteko solasaldia eginen dugu, Baztango eragile eta elkarteekin euskararen egoeraz eta etorkizunaz solasteko. Zer...

Haurrak euskaraz ongi pasatzeko bide aproposa da UDAKO JOSTALDIA. Adineko lagunekin pasatuko dute goiza, gustuko jardueretan, eta euskaraz. Aisialdia ezinbertzekoa dute neska-mutikoek, bai urtean zehar baita udan ere, jostetan ibiltzea, ongi pasatzea, dibertitzea eta lagunekin egotea arras garrantzitsua baita haien adinean. Hainbat onura ditu jolasak, aisiak berak: elkar ezagutzea, errespetuz jokatzea, taldeko arauak errespetatzea, euskara lantzea, eta kasu honetan gainera, lagunarteko hizkuntza kolokiala praktikatzea…
Horiek kontuan hartuta, beraz, UDAKO JOSTALDAIN izena ematera animatu nahi zaituztegu. 3- 12 urte bitarteko haurrendako eskaintza da, abuztuko lehenbiziko 4 astetan izanen dena, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko sartu lotura honetan: labur.eus/BaztanUdakoJostaldia2023
Irailaren 21ean, 18:00etan, Arizkunenean, ERNATU dinamika aurkezteko solasaldia eginen dugu, Baztango eragile eta elkarteekin euskararen egoeraz eta etorkizunaz solasteko. Zer...
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.