2023ko ekainak 19

Bortzirietako eta Baztango Berdintasun Zerbitzuek indarkeria matxista kasuen arretan profesionalen gaitasunak sakondu eta hobetzeko ikastaroak egin dituzte

Indarkeria matxista kasuetan ematen den arretan profesionalen gaitasunak sakondu eta hobetzeko helburuarekin Baztan eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuek hainbat prestakuntza saio antolatu dituzte  gure bailarako profesionalendako. Malerrekan Berdintasun Zerbitzurik egon ez arren, bertako profesionalei ere gonbitea luzatu zitzaien, lurralde osoan zehar genero indarkeriaren arretan gaitasunak hobetzeko helburuarekin.

Foto noticia

Indarkeria matxista kasuetan ematen den arretan profesionalen gaitasunak sakondu eta hobetzeko helburuarekin Baztan eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuek hainbat prestakuntza saio antolatu dituzte  gure bailarako profesionalendako. Malerrekan Berdintasun Zerbitzurik egon ez arren, bertako profesionalei ere gonbitea luzatu zitzaien, lurralde osoan zehar genero indarkeriaren arretan gaitasunak hobetzeko helburuarekin.

Prestakuntza prozesu hau indarkerian esku-hartzen duten arlo desberdinetako langile publikoei zuzendu zaie,  horrez gain, mugimendu feministari zuzendutako saio ireki bat ere egin da, talde feministak emakumeendako indarkeria kasuetan laguntza eskatzeko erreferente direla ulertuz.

Apirilaren 27an izan ziren lehen bi saioak Etxalarren, lehenik goizez langileei zuzendua eta arratsaldez mugimendu feministarekin egindako saio irekia. IRULE Abokatuak elkarteak eskaini zuen  eta arlo judizialetik aztertu zen indarkeria matxistaren gaia.

Hirugarren eta laugarren saioak Elizondoko Arizkunenean egin dira, maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean hain zuzen ere. Saio hauek PSYLAN psikologia zentroko profesionalekin egin dira eta arlo psikologikotik aztertu zen genero indarkeriaren gaia.

Prestakuntza prozesu honetan Baztango, Malerrekako eta Bortzirietako langile ugarik hartu dute parte, hala nola, Gizarte Zerbitzuek, Osasun arloko Gizarte langile, Sexu Osasun eta Ugalketa Zentroko langileek, Foruzaingoak, Udaltzaingoak, Berdintasun Zerbitzuek eta baita arlo pribatuko terapeutak ere.

Partaide kopuruari dagokionez, 21 pertsonek jaso zuten osotara arlo judizialeko

ikastaroa IRULE Abokatuak elkartearekin. PSYLAN Psikologia Zentroak eginiko prestakuntzari dagokionez, 23 pertsona izan dira guztira.

Baztan eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuek balorazio ona egin dute prozesu honen inguruan eta profesionalei prestakuntzarako tresnak eskura paratzearen garrantzia azpimarratu dute,  ezinbertzekoa baita genero indarkeria kasuetan arreta egokia bermatzeko.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba