2023ko ekainak 27

Karrikak kolorez betetzen, aniztasuna balioan paratzen

Hondar urteetan gorroto-diskurtso LGTBI+fobikoak modu arriskutsuan naturalizatu dira, erasoek goiti egin duten moduan. Hortaz, herritar guziekin batera sexu joera ororekiko errespetua aldarrikatzea arras garrantzitsua da, baita haur eta nerabeekin ere.

Foto noticia

Baztan aniztasunaren alde

Martxoaren 31  Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna da, , apirilaren 26a Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna, maiatzaren 17a  LGTBI+fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna, eta ekainaren 28a Harrotasunaren Nazioarteko Eguna edo Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna. Eta bada zer aldarrikatu, zer borrokatu eta zer ospatu.

Hondar urteetan gorroto-diskurtso LGTBI+fobikoak modu arriskutsuan naturalizatu dira, erasoek goiti egin duten moduan. Hortaz, herritar guziekin batera sexu joera ororekiko errespetua aldarrikatzea arras garrantzitsua da, baita haur eta nerabeekin ere. Baztandar jendartea askotarikoa da eremu aunitzetan, eta aniztasun hori onartzea LGTBI+ pertsonen eskubideak defendatzea da: sexu orientazioan, genero adierazpenean eta sexu- edo genero-identitatean oinarritutako desberdinkerien kontra lan egitera bulkatuz. Baztango Udalak ere LGTBI+ pertsonenganako eta genero-aniztasun eta aniztasun afektibo-sexualarekiko gorroto, errepresio edo indarkeria adierazpenak desagerrarazteko  konpromisoa du.

Horretarako hainbat ekintza  egin burutu dira: ZINEGOAK film laburren proiekzioa; NAIZEN haur eta nerabe transexualen familien elkartearen hitzaldia eta hezkuntza sistemari zuzendutako formakuntza saioa ; eta guraso elkarte eta eskolekin batera herri eta eskoletako hainbat elementu  margotzeko egin diren ekintzak. Horietako batzuk  Azpilkuetako Herri Eskolan, Baztan Ikastolan eta Lekaroz Institutuan margotu dituzte aurten. Alaitasunez eta gogoz egin dute LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna, errespetua, berdintasuna eta eskubideen aldarrikapenean aurrerapausoak emateko balio izan duen ekimen hau. Prentsa ohar honetan dauden argazkietan ikusi daiteke.

Tamalez, Baztanen bizi nahi dugun errespetu, babes eta bizikidetza giroa lortzeko berdintasunaren gaia lantzen segitu beharko dugula ikasi dugu; izan ere, Lekarozko Institutuan LGTBI+ koloredun sinbolo bati eraso egin zioten, horrek erakusten du oraindik badagoela zer landua. Kolektiboaren banderaren koloreekin margotu ziren futbol zelaiko ateak, beltzez margotuta agertu ziren.

Pentsa liteke gertaera isolatua dela, baina LGTBI+ pertsonen eskubideen urraketa larria eta kolektibo osoaren aurkako eraso bat da. Gorroto-mezu bat zabaltzen du garrantzi handiko mezu sinbolikoaren kontra, kolektibo osoari eta gizarte osoari zuzentzen zaiona.

Horren aitzinean honakoa aldarrikatuko dugu:  bizikidetzaren eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuaren alde lanean segituko dugula herritarrekin eta elkarteekin batera, eta ez dugula atzerapausorik emanen. Baztanen ez dela inoren aurkako erasorik onartzen, ez arraza, jatorri, erlijio, genero-adierazpen edo -orientazio, etabarren kontra.

 

 

Honen harira, Harro Baztanek, LGTBI+ kolektiboko jendearen eskubide eta askapenaren alde borrokatzen duen taldeak elkarretaratzea deitu du Erratzuko plazan, ekainaren 28an 21:00etan. Herritar guziak deitzen ditugu elkarretaratze honetan parte hartzera.

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba