2023ko irailak 7

BAZTANGO UDALAK BIZITZAKO ETAPA DESBERDINETAKO SEXUALITATEEI BURUZKO HITZALDI ZIKLOA EGINEN DU

Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuak, Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean, hurrengo hitzaldi-ziklora gonbidatu nahi ditu familiak, gurasoak eta hezkuntza-sistema formaleko eta ez-formaleko profesionalak.

Foto noticia

Seme-alaben heziketa afektibo-sexuala modu hautemanezinean eta nahi gabe hasten da bizitzako lehen urteetatik. Horregatik, ezinbertzekoa da familiei eta hezkuntza-sistemako profesionalei laguntzea, haurren, nerabeen eta gazteen garapen afektibo-sexualerako eta hazkunderako informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskainiz.

Gizonek* eta emakumeek* berdintasunean eta diskriminaziorik gabe elkarrekin bizitzeko moduko jendartea eraiki nahi badugu, ezinbertzekoa da gure seme-alabei eta gure ikasleei kalitatezko hezkuntza afektibo eta sexuala ematea.

Horrela, gure seme-alabekin eta gazteekin espazioak partekatzen dituztenen prestakuntzari esker, sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko jarrerak hobetu daitezke, baita ezagutzak eta laguntzeko gaitasunak zabaldu ere, baina, gainera, sexu- eta genero-indarkeria eta genero-diskriminazioa prebenitzen eta murrizten laguntzen du.

Gainera, teknologia berrien gorakadarekin, hezkuntza-curriculumean sexu-heziketarik ez izatearekin eta oraindik presente dauden genero-desberdintasunekin, inoiz baino beharrezkoagoak dira hezkuntza afektibo-sexual osasuntsua lortzen lagunduko duten baliabideak.

Ildo horretan, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuak, Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean, hurrengo hitzaldi-ziklora gonbidatu nahi ditu familiak, gurasoak eta hezkuntza-sistema formaleko eta ez-formaleko profesionalak. Berhezi izango da hitzaldi-zikloan bidelagun.

Sexualitatea hainbat bizitzako etapatan aztertuko da, eta gure haurren, nerabeen eta gazteen sexualitateari laguntzeko tresnak emanen dira.

(Hitzaldi guztiak euskaraz izanen dira.)

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen TRANSIZIOAN ZAINDUZ

TRANSIZIOAN ZAINDUZ

Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Imagen Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.

Volver arriba