2023ko azaroak 6

BAZTANGO UDALAK “MENOPAUSIA eta KLIMATERIOA” ekintza zikloa ANTOLATU DU AZAROAN

Emakumeok*, bizitzan zehar, gure garapen pertsonalerako garrantzizkoak diren garai diferenteak pasatzen ditugu. Pubertatea, amatasuna eta klimaterioa dira honen adibide batzuk. Garai bakoitzean sentsazio desberdinak sentitu ahal ditugu... baita zalantzak, beldurrak, kezkak etab. sortzen ahal dituzten sentsazioak. Ziklo menstruala, hasi bezala, amaitu egiten da, lehenago edo geroago.

Foto noticia

Emakumeok*, bizitzan zehar, gure garapen pertsonalerako garrantzizkoak diren garai diferenteak pasatzen ditugu. Pubertatea, amatasuna eta klimaterioa dira honen adibide batzuk. Garai bakoitzean sentsazio desberdinak sentitu ahal ditugu… baita zalantzak, beldurrak, kezkak etab. sortzen ahal dituzten sentsazioak. Ziklo menstruala, hasi bezala, amaitu egiten da, lehenago edo geroago.

51 urteen bueltan gertatzen da, batez beste. Interesgarria eta beharrezkoa da garai hauetan gure gorputzetan emanen diren aldaketen inguruko informazioa izatea. Baina jakin beharra dago ere menopausia ailegatu baino bi edo hiru urte lehenago, ahalmen hori duten emakumeen* ugaltzeko gaitasuna bukatzen hasten dela, eta aldaketa handiak gertatzen zaizkigu gorputzean. Klimaterioa esaten zaio aldi horri. Menopausia klimaterioaren ondoren dator, eta, emakume* guztiei eragiten digun arren, aunitzi kosta egiten zaigu nola sentitzen garen adieraztea, zalantzak galdetzea eta, oro har, horretaz solastatzea. Hainbat emakume* deseroso sentitu ohi gara ziklo edo aldi hortaz solastatzean, baita sexualitateaz eta plazeraz mintzo garenean ere. Klimaterioa eta menopausia batzuetan arazo nabarmenik gabe gerta daiteke baina, bertze batzuetan, ez da horren errez ematen.

Guzti honetaz aritzeko eta menopausia eta klimaterioaren inguruan sortzen diren kezka, beldurrak etab. Lantzeko, Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek, Baztango Berdintasun Batzordearekin elkarlanean, ekintza ziklo hau antolatu dugu:

MENOPAUSIA eta KLIMATERIOA: ekintza zikloa

  • Bertsoak eta bakarrizketa

 

Zer gertatzen da emakumearen* bizitzan menopausia garaia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Zer da klimaterioa?

📆 Azaroak 19 ⏱   18:30ean

📍 Arizkuneneko sabaian

 

 

 

 

  • AUTO-EZAGUTZA Lantegia: nire gorputza, nire arauak

Sexu – osasuna eta gorputzen auto-ezagutzatik abiatuta, emakumeen* bizitzan ematen diren ziklo eta aldaketen inguruan kontzientzia eta ezagutza eskuratzeko lantegia. 2 saio.

📆 Azaroak 24 ⏱  17:30 – 19:30

📆 Azaroak 25 ⏰   10:00 – 12:00

📍 Arizkuneneko hitzaldi aretoan (3. solairuan)

Lantegian parte hartzeko izen ematea beharrezkoa da berdintasuna@baztan.eus helbidean edo  613003634 telefonoan, baita WhatsApp edo Telegram bidez.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Baztango Udalak, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, aitortza jaso du Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Tokiko Jardunbide Egokien Lehiaketaren X. edizioan (2025-2026), FEMPk eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak antolatutako deialdian, “Babesgune terapeutiko egonkorra: indarkeria matxistaren biktima eta biziraule diren emakumeendako laguntza psikoedukatiboa eta musikoterapeutikoa” proiektuari esker.

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Volver arriba