2024ko urtarrilak 15

“PREMIAZKO IRAULTZA: AITATASUN ERANTZUNKIDEA” lantegia

Nork tolesten eta gordetzen du arropa? Nork prestatzen du hurrengo eguneko motxila beharrezko material guztiarekin? Nork lotzen du kontsulta pediatrarekin? Nork daki seme-alaben arropa eta zapaten neurria? Nork antolatzen du seme-alaben errutina? Nor konturatzen da arropa txikia geratzen zaiola haurrari? Nork erabakitzen du elikadura osagarria? Nor arduratzen da sendagaiak adierazitako orduan emateaz? Nork antolatzen du urtebetetze festa eta logistika guztia bere gain hartzen du?....

Foto noticia

Aitatasunean hazteko erantzukizuna nola gauzatzen den eta familien bizitzan duen eraginari buruz hausnartzeko gunea. Aitatasun erantzukideek hazkuntzan modu aktiboan eta samurtasunez parte hartzea eskatzen dute, parte aktiboa izanik eta seme-alaben bizitzan presente egonik.

Nork tolesten eta gordetzen du arropa? Nork prestatzen du hurrengo eguneko motxila beharrezko material guztiarekin? Nork lotzen du kontsulta pediatrarekin? Nork daki seme-alaben arropa eta zapaten neurria? Nork antolatzen du seme-alaben errutina? Nor konturatzen da arropa txikia geratzen zaiola haurrari? Nork erabakitzen du elikadura osagarria? Nor arduratzen da sendagaiak adierazitako orduan emateaz? Nork antolatzen du urtebetetze festa eta logistika guztia bere gain hartzen du?….

 

📅 Urtarrilak 19, ortziralea, 17:00-20:00 eta urtarrilak 20, larunbata, 10:00-13:00

📍 Arizkunenean (hitzaldi aretoan)

 

 

Izen ematea beharrezkoa da:

📱  613 003634   📧 berdintasuna@baztan.eus

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba