60 bat haurrek parte hartuko dute aurten Baztango Udako Jostaldian
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Ostiral honetan zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 1ean, eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.
Izena emateko epea ortzirale honetan zabalduko da, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik.
Hiru modutara eman daiteke izena:
· Telefonoz: 943 816699
· Posta elektronikoz: administrazioa@uema.eus
· Telegram edo Whatsapp bidez: 608 668 155

Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...
«Euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten haurrek praktikatzea, transmititzea eta herriko bizitzan integratzea» du helburu programakBaztango Euskara Zerbit...
Euskarabideak eta Baztango zahar etxeak sinatutako hitzarmenari esker, egoitzako 17 langilek euskara zero mailako ikastaroa egin dute. Ikastaroa apirilaren 17an hasi eta ekain...