2024ko martxoak 18

Emakumeen eskubideen alde borrokan – Ahots eta ekintzen bilduma Baztango Emakumeen Nazioarteko Egunean

argazki eta testuen bilduma hau aurkeztu nahi dugu, emakumeen eskubideen eta, beraz, genero-berdintasunaren alde diharduten eragileek garatutako ekimenen aniztasuna eta irismena atzemateko. Mobilizazioak, adierazpenak, hitzaldiak eta sentsibilizazio-ekintzak lan- eta komunitate-eremuan, irudi eta kontakizun horiek mundu bidezkoago eta inklusiboago baten alde nekaezin borrokatzen dutenen konpromisoa eta determinazioa islatzen dute.

Foto noticia

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, genero-berdintasunarekin konprometitutako hainbat erakundek eta eragilek indarrak batu dituzte data garrantzitsu hori aldarrikatzeko, ekintza esanguratsu eta konprometituen bitartez. Hezkuntza-sektoretik merkatarien elkarteetara, Udalera edo mugimendu feministara, lortutako lorpenak ospatzera, egiteke dauden erronkei buruz hausnartzera eta herritar guztiendako etorkizun bidezkoagoa sustatzera bideratutako ikusarazteko eta oroitzeko ekintza ugari egin dira.

Testuinguru horretan, argazki eta testuen bilduma hau aurkeztu nahi dugu, emakumeen eskubideen eta, beraz, genero-berdintasunaren alde diharduten eragileek garatutako ekimenen aniztasuna eta irismena atzemateko. Mobilizazioak, adierazpenak, hitzaldiak eta sentsibilizazio-ekintzak lan- eta komunitate-eremuan, irudi eta kontakizun horiek mundu bidezkoago eta inklusiboago baten alde nekaezin borrokatzen dutenen konpromisoa eta determinazioa islatzen dute.

Ekintzak egin dituztenen artean honako hauek daude: Xareta eta Baztango Herrietako Eskolak, Elizondoko eskola publikoa, Baztan Ikastola eta Lekarozko institutuko bigarren batxilergoko ikasleak. Ekintza horien helburua genero-berdintasuna sustatzea eta ikasleak sentsibilizatzea izan da, haien parte hartzearen bidez, ikasketa-, salaketa- eta errebindikazio-ekintzak gidatzea. Bertan Baztan merkatarien elkarteak kanpaina bat abiarazi du elkartea osatzen duten negozioetan lan egiten duten emakumeak ikusarazteko, soldaten ekitatea, lan-aukeretarako berdintasunezko sarbidea eta emakumeekiko errespetua sustatuz lan- eta merkataritza-esparruan. Bai Udalak baita mugimendu feministak, gainera, kontzentrazioak egin zituzten Elizondon, eta ikusarazteko, salatzeko eta aldarrikatzeko ekintzak gidatu zituzten, zaintzak erdigunean paratzearen garrantzia nabarmenduz, estereotipoak ezabatuz eta emakumeek maila guztietan politikan eta gizartean parte hartzea sustatuz.

Bilduma honek Emakumeen Nazioarteko Egunaren esparruan Baztanen egindako jarduerak dokumentatzeaz gain, gizarte-eragile guziak hurrengo ekintzetan mobilizatzera inspiratzea eta motibatzea du helburu, baita burututako ekimenak eskertzea. Esperientzia eta ikaskuntza horiek partekatzean, etorkizun bat eraiki nahi dugu, non emakumeen eskubideak zertxobait finkatuak eta errealak izanen diren, eta genero-berdintasuna bizitzako alderdi guzietan nabarmena izanen den.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba