2024ko apirilak 16

ZAINTZAK ARGITARA – Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta zaintzaren gaia erdigunera ekarriko dugu “Ez dadin bizitza eten” liburuaren aurkezpenarekin

Egungo ereduak dituen mugak eta geruzak agertzean eta haren konplexutasuna ulertzean, lanen banaketa desorekatua gainditu eta bizitza erdigunean kokatuko duen jendarte antolaketa bat osatzeko bidean has gaitezke, ez dadin inoren bizitza eten.

Foto noticia

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Liburutegi Publikoarekin elkarlanean antolatutako ekintza da hau.

📆 Apirilak 23, arteartea 18:00etan

📍 Baztango Liburutegi Publikoan

Zaintza lanetan inplikatuta dauden norbanakoei entzunda Emagin Elkartean egindako lanetik abiatuta, azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean egon den gaiaz hausnartu dute hiru autoreek: Miren Aranguren Etxarte, Ainara Santamaria Barinagarrementeria eta Monika Mendiberri Apezetxea. Betiere, askotariko faktoreak kontuan hartuz eta bi ardatz hauen arabera: ikuspegi feminista eta ezagutza kokatua. Izan ere, zaintzaren inguruan sortzen den bereizkeriatik eta gorputzetik ez bada, kamutsa izanen da hartaz erraten dena.

Egungo ereduak dituen mugak eta geruzak agertzean eta haren konplexutasuna ulertzean, lanen banaketa desorekatua gainditu eta bizitza erdigunean kokatuko duen jendarte antolaketa bat osatzeko bidean has gaitezke, ez dadin inoren bizitza eten. Alta, helburu horrek errotiko aldaketak egitea eskatzen du, gure mundu ikuskera bertze era batera definitzea. Horretarako, ezinbertzekoa izanen da gaur garena baino zaurgarriago, elkar-mendekoago eta eko-mendekoagoak agertzea.

Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 8. alea da hau.

Hizlaria: Monika Mendiberri Apezetxea.

Soziologian lizentziaduna (2014), Generoan Aditua Titulua (2015) eta Modernitate aurreratuko gizarteetako aldaketa-dinamikak (2016) masterra egin ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Unibertsitate berean, Soziologia eta Gizarte Lana Saileko irakaslea da 2017. urtetik. Arlo ezberdinetan ikerketan aritu da teknikari eta koordinatzaile funtzioetan, eta ibilbide horretan metodologia parte hartzaileetan oinarrituriko ikerketetan ere trebatu da.

Emagin Elkartean ikerlaria da 2016tik. Hanbat izan dira jorratu dituen arloak. Zaintza-lanen antolaketa eta indarkeria matxisten inguruan sakondu du gehien, hain zuzen ere, indarkerien prebentziorako, arretarako eta aurre egiteko biziraun duten emakumeekin, herri-eragileekin eta entitateekin ikerketa eta esku hartze prozesuetan.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen TRANSIZIOAN ZAINDUZ

TRANSIZIOAN ZAINDUZ

Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Imagen Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.

Volver arriba