2024ko ekainak 3

GORA EUSKAL HERRIENTSAK LIBURUAREN AURKEZPEN ILUSTRATUA

Foto noticia

*GORA EUSKAL HERRIENTSAK LIBURUAREN AURKEZPEN ILUSTRATUA*
Asisko Urmenetaren saiakera grafikoak, bortz herrientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egiten die, hala nola, Kapitolina Buztintze Larrondo, Malena Jauregiberri Erbin, Jule Fernandez Zabaleta, Katalina Alastuei Garaikoetxea, Elbira Zipritia Irastorza, haien biografiak argitara ekarrita.

Bistan da, kulturaren trasmisioan emakume aitzindarien zerrenda zabalagoa dela, eta komiki-album hau omenaldia ere bada Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu dituzten maistra kontzienteei, herrientsa herrizale haiei.

📆 Ekainak 4, asteartea
🕐 18:30
📍Arizkunenean

*ANIMA ZAITEZTE!*

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba