2024ko ekainak 28

Baztango Udalak aho batez onartu du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Ekainaren 28an, LGTBIQ+ harrotasunaren egunean, harro gaudela aldamkatu nahi dugu. Harro gaude gure bizitzez, harro gure genealogíaz eta harro LGTBIQ+ mugimenduaz

Foto noticia

Osoko bilkuran onartutako adierazpen instituzionala, EH Bilduk aurkeztua:

Ekainaren 28an, LGTBIQ+ harrotasunaren egunean, harro gaudela aldamkatu nahi dugu. Harro gaude gure bizitzez, harro gure genealogíaz eta harro LGTBIQ+ mugimenduaz.

Komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakera ezberdinek zein manipulazioak, eskuin muturreko diskurtso intoleranteek eta gorroto jarrerek cisheteroarautik kanpo kokatzen diren bizitzak ezabatu nahi dituzten honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da nondik gatozen gogora ekartzea, ospatzea eta aldarrikatzea. Stonewalletik Euskal Herrira, milaka bizipen, galera, aldarrikapen eta lorpen izan ditugu, baina oraindik egiteko asko dugu. Eraso LGTBIQ+ fobikoen salaketen datuak esponentzialki egin dute gora azken urteetan, LGTBIQ+ pertsonen inbizibilizazio eta bazterketak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dirá… eta ondorioz gure bizitzak arriskuan daude.

Honen guztiaren aurrean, antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa dugu. Gure kasuan, instituzioetatik politika publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinamtutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak… ezartzea ezinbestekoa dugu. Anekdotikoak diren politikak alde batera utzi, eta estrukturalak diren horiek erdigunean jartzeko garaia da. Horretan ari gara eta hori sustatzen jarraituko dugu, askoren artean eta elkarlanean.

Horregatik guztiagatik udaletan konpromisoa hartzen dugu, gure herriko LGTBIQ+ pertsonen bizitzen gaineko diagnostikoak egin, eta honetan oinarritutako ekintza plan integralak abiatzeko. Prozesu hauek, herriko LGTBIQ+ mugimenduko kideekin batera egiteko konpromisoa hartzen dugu eta egon ezean, erreferente eta norbanako ezberdinak aktibatzeko moduak sustatuko ditugu.

Honetaz gain, dei egiten dugu Ekainaren 28aren bueltan antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko, eta amaitzeko, LGTBIQ+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari airen kide eta kolektibo guztiak zoriondu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua osatzen dugulako.

Gora Ekainaren 28a!

Arratsaldean, 20:00etan, HARRO Baztanek Erratzun elkartzeko deialdia zabaldu du “GURE KOLOREAK EZ DIRA ZURITZEKO” lelopean:

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba