2024ko azaroak 27

Umoregileek kaleak eta agertokiak hartuko dituzte Baztanen, Umore Feministaren Zikloan

Foto noticia

Gauza gutxi dago barrea baino urratzaile eta beharrezkoagorik. Umorea eta barrea sendagarriak dira. Lasaitzen eta husten dute. Modu gutxitan iristen dira mezuak umorearekin baino hobeto. Emakumeek eszenatokiak eta sare sozialak hartu dituzte, algarak ateratzen dizkiguten bitartean.

Umorea egiten duten emakumeak geratzeko etorri dira, eta historikoki betoa jarri zaien bakarrizketen munduan gauza aunitz aldatu dituzte. Internetek mezua ikusarazten eta biralizatzen laguntzen du.

Baztango Talde Feministak eta Baztango Udalak Umore Feministaren Zikloan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak. Ziklo honek hiru hitzordu izanen ditu, lau umorista talentudun eta freskotasun, adimen eta ikuspegi feministaz beteriko hiru bakarrizketarekin. Barrea eragiteaz gain, umorearen bidez gai garrantzitsu eta gaurkotuei buruz hausnartzea ere bilatzen du. Risoterapia ziurtatuta dago!

Bai. “Feminista mingotsaren” mitoa eta feminismoarekiko eta bere planteamenduekiko erresistentziak hautsi egiten dira komikoek kaleak, agertokiak eta pantailak hartzen dituztenean. Beraz, ez izan zalantzarik: zatoz bakarrizketak ikustera zure familiarekin edota lagunekin, eta erakutsi gure iraultzak ere bere baitan hartzen duela hura algara irekiz suntsitzea.

 

 

 

Hauek dira agertokiak beteko dituzten 3 hitzorduak, 3 bakarrizketak eta 4 umoregileak:

  1. Ztandap Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin

    • Eguna eta ordua: irailaren 26a, ortzeguna, 19:00
    • Lekua: Arizkunenea
    • Deskribapena: Zikloari hasiera emateko, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai bikoteak “Ztandap” aurkeztuko dute. Bakarrizketa honek adimena eta umorea uztartzen ditu, barre eta pentsamendu sakonez betetako hitzordua eskaintzeko.
  2. Xelebre Maria Blancoren umorea eta presentziarekin

    • Eguna eta ordua: urriak 24, ortzeguna, 19:00
    • Lekua: Anizko Elkartean
    • Deskribapena: Maria Blancoren presentzia eta umore bereziarekin itxiko dugu zikloa. Bere “Xelebre” bakarrizketa amaiera bikaina izango da inor axolagabe utziko ez duten emanaldien multzo baterako.
  1. Ane Lindane eta bere umore punky eta probokatzailea

    • Eguna eta ordua: Abenduak 11, asteazkena, 19:00
    • Lekua: Erratzuko Elkartea
    • Deskribapena: ANE LINDANEren bakarrizketarik gabe ez ginen geratuko, hortaz, bere umore punki eta zirikatzailea gurean izanen dugu laister. 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba