TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Irailaren 11n, 17:00etan, Arizkuneneako hitzaldi aretoan, Estitxu Fernandez etorriko zaigu berriro, ezinbertzeko hitzaldi bat emateko: indarkeria obstetrikoa gai zentral bezala hartzen duen hitzaldi bat. Jarduera hau Baztango Udaleko Oinarrizko Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuak antolatutako AMArtean zikloaren udazkeneko programazioaren parte da.
Indarkeria obstetrikoa erakundeek haurdunaldian, erditzean eta erditu ondoren pairatzen duten indarkeria mota bat da, aunitzetan eta gehienetan naturalizatua eta ikusezina. Konferentziak eskubideak urratzen dituzten, gorputzak isilarazten dituzten eta baimen informaturik gabeko esperientziak medikalizatzen dituzten ohiko jardunbideak aztertuko ditu.
Indarkeria-mota horri buruz informatzea funtsezkoa da indarkeria prebenitzeko eta sexu- eta ugalketa-osasuneko prozesu guzietan tratu duina eskatzeko. Hori aitortzea ahalduntze-modu bat da, baina baita profesionalen, erakundeen eta herritarren erantzukizunaren aldeko deia ere.
Ez dira soilik amak edo etorkizuneko amak. Giza eskubideak dira. Herritar guziak animatzen ditugu pertsonengan oinarritutako errespetuzko arreta baten eraikuntzan parte hartzera, entzutera eta inplikatzera.
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.