“Etorkizun hobeari begira”, 12 urtetik gorakoendako IHES GELA

2025eko azaroak 29

Arizkunenea

Foto evento

    Ihes gela familiarra berdintasunaren eta lankidetzaren inguruan hausnartzeko proposamen gisa

    Baztango Berdintasun Zerbitzuak, ASKE elkartearekin elkarlanean, azaroaren 29an ihes gela familiarra antolatu du: “Etorkizun hobeari begira”. 12 urtetik gorako parte-hartzaileei zuzenduta dago.

    Parte-hartzaileek indarkeria mota ezberdinei buruzko erronkak gainditu beharko dituzte, talde-lana eta elkarlana baliatuz, jokoa aurrera eramateko. Dinamika honek pentsarazten du, dibertsioaren bidez, berdintasunaren eta errespetuaren balioetan.

    Jarduera egun osoan zehar, taldeka, egingo da Arizkuneneko beheko solairuan. Parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da, QRaren bitartez.

    • Data: Azaroak 29, larunbata.
    • Lekua: Arizkuneneko beheko solairua.
    • Ordua: Egun osoan zehar, taldeka.
    • Bi hizkuntzatan eskaintzen da.

    Baztango Udalak animatzen ditu familiei ihes gela honetan parte hartzera, berdintasunaren eta bizikidetzaren aldeko balioak jolasaren bidez sustatuz.

    https://labur.eus/azaroak25-2025

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba