2025eko abenduak 22

ETA ESKUALDEKO GIZONAK ZER? 2026an berdintasunaren alde modu kolektiboan jarduteko eskualdeko gizon taldea martxan izanen da

Berdintasunaren alde lanketa bat abiatzeko gizon talde bat martxan egonen da urtarriletik ekainera bitartean, hilabetean behin, larunbatetan, 9:30-12:30 bitartean Doneztebeko Nafar Lansareko bulegoetan.

Foto noticia

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Berdintasun Zerbitzuetatik gonbidapen berezi bat egin nahi diegu gure bailaretako gizonei, “Eta eskualdeko gizonak, zer?” 2026ko jarduerarekin bat egin dezaten.

2025 urtean zehar: Eraikiz, “gizonak berdintasunerako bidean” elkarteak gizon taldeen antolaketan egiten duen lana herritarrei hurbildu genien, bi hitzaldiren bidez, eta ondoren, konpromisoa agertu duten gizonekin batera Berdintasun zerbitzuek 2026rako proposamen hau finkatu dugu.

Zer da finkatu dena?

Gizon talde bat martxan paratzea, urtarriletik ekainera bitartean, hilabetean behin, larunbatetan, 9:30-12:30 bitartean Doneztebeko Nafar Lansareko bulegoetan. Parte hartzaileek 45€ko kolaborazio kuota ordainduko beharko dute 6 saioengatik eta ekainean ebaluaketa bat eginen da hurrengo urratsak partaideekin batera  adosteko.

Lehendabiziko saioan urtarrilaren 24an izanen da eta bertan, partaideek taldearen dinamika eta xehetasunak adostuko dituzte.

Informazio gehiago jasotzeko edota gizon taldean izena eman nahi izanez gero, hauek dira Berdintasun zerbitzuen telefono zenbakiak:

  • Baztan: +34 613 003 634
  • Bortziriak: +34 722 693 078
  • Malerreka: +34 621 120 620

Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 20

Ez baduzu geldirik egon nahi berdintasuna noiz heltzen den esperoan, pribilegioek ez badatzute ordezkatzen eta gizarte berdinzaleago baterantz doan eraldaketa feministan modu aktiboan eta kolektiboan inplikatu nahi baduzu, hau da zure momentua.

Inplikatu, entzun eta eraldatu. Animatu!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Baztango Udalak, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, aitortza jaso du Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Tokiko Jardunbide Egokien Lehiaketaren X. edizioan (2025-2026), FEMPk eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak antolatutako deialdian, “Babesgune terapeutiko egonkorra: indarkeria matxistaren biktima eta biziraule diren emakumeendako laguntza psikoedukatiboa eta musikoterapeutikoa” proiektuari esker.

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Volver arriba