
BARREA ETA KOMIKOTASUNA – Emakumeendako lantegia
2026ko martxoak 18 - 2026ko martxoak 25 | 17:30 - 19:30

Baztango Udalak “Barrea eta komikotasuna” tailerra antolatu du adierazpena, konfiantza eta ahalduntzea sustatzeko
Martxoaren 18 eta 25ean, asteazkenetan, 17:30etatik 19:30etara, “Barrea eta komikotasuna” tailerra eginen da Arizkunenean, Baztango Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Tailerra Bea Larrañagak emanen du, clown eta komedia fisikoan espezializatutako artistak.
Dinamika ludikoen, gorputzekoen, erlaxaziokoen eta ahotsarekin lan egitekoen bidez, tailerrak espazio segurua eta konfiantzazkoa proposatzen du, umorea, sormena eta adierazpen pertsonala aztertzeko. Jarduerak autoestimua indartu nahi du, beldur eszenikoak eta sozialak — barregarri geratzeko beldurra, erraterako — hautsi, eta adierazpen askea bulkatu, bereziki historikoki umorearen erabilera eta ikusgarritasun publikoa mugatu zaien pertsonengan. Baztango Udalak lantegi hau antolatzen du ahalduntze indibidual eta kolektiborako tresna gisa, M8ko helburuekin bat datorrena: berdintasuna eta ahots propioa duten espazioak okupatzeko eskubidea sustatzea.
Garapen pertsonalean, adierazpen artistikoan eta umorean interesa duten emakumeei zuzenduta dago, eta ez du aurreko esperientziarik eskatzen. Tailerrak aldez aurretik izena ematea eskatzen du, 667 80 78 10 telefonora deituz edo kultura@baztan.eus helbidera idatziz.
- Lekua: Arizkuneneko hitzaldi aretoan
- Ordua: 17:30 – 19:30 h
- Antolatzailea: Baztango Berdintasun Zerbitzua
- Hezitzailea: Bea Larrañaga, clown antzerkiaren eta komedia fisikoaren artista amorratua.
Izen-ematea beharrezkoa: 667 80 78 10; kultura@baztan.eus


