TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Gaur, otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da, zientzian, teknologian, ingeniaritzan, artean eta matematiketan (STEAM) emakumeek egiten duten ekarpena ikusarazteko eta arlo horietan oraindik ere dauden genero-arrakalak eta desberdinkeriak agerian uzteko.
Aurten, Baztango Udalak, BERTAN Elkartearekin elkarlanean, Elhuyarren “Otsailaren 11ko Erakusleihoak” kanpainarekin bat egin du. Ekimen honen bidez, bailarako 26 saltokik parte hartu dute, beren erakusleihoak emakume zientzialarien omenez apainduz, eta berdintasunaren aldeko mezua herriko kaleetara eramanez.
Ekimena beharrezkoa da, izan ere, STEAM arloetan genero-arrakala oraindik nabarmena da eta: nesken presentzia txikiagoa da ikasketa teknikoetan, emakumeek ikerketa- eta erabaki-postuetan ordezkaritza gutxiago dute, eta erreferente femeninoen ikusgarritasuna mugatua izaten segitzen du. Nafarroan ere egoera hori islatzen da, eta horrek eragin zuzena du aukera-berdintasunean eta etorkizuneko lan-aukeren banaketan.
Egun honen helburua ez da soilik emakume zientzialariak aitortzea, baizik eta neskei erreferenteak eskaintzea, estereotipoak haustea eta jendarte osoa interpelatzea. Berdintasuna ez baita berez iristen: eraiki egin behar da.
Horregatik, Baztango Udalak herritarrak feminismoari buruz informatzera eta formatzera animatzen ditu, genero-desberdintasunak murrizteko eta jendarte justuago eta berdinzaleago bat eraikitzeko bidean ekarpen aktiboa egiteko modu gisa.
Eskerrik beroenak ekimen honetan parte hartu duten saltoki guztiei, beren konpromisoarekin Baztan berdinzaleago baten alde urrats bat gehiago emateagatik.
Hauek dira:
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.