60 bat haurrek parte hartuko dute aurten Baztango Udako Jostaldian
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Sakanako, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako, Larraun aldeko, Leitza aldeko eta Ultzama aldeko berdintasun eta euskara zerbitzuek Emakume* izateko 60 modu izeneko irakurketa-gida kaleratu dute.Bertan emakumeak protagonista diren liburuak agertzen dira, guztiak euskaraz. Gidan liburu berriak zein klasikoak daude, eta adinaren arabera daude sailkatuta. Generoari dagokionez, era guztietako liburuak daude. Irudiak Anne Baskaranenak dira.
Xedea da berdintasunari loturako baloreak zabaltzea euskarazko kalitatezko liburuen bidez. Hautatutako liburuek hausnarketarako parada eman nahi diete adin guztietako irakurleei. Horretaz gain, emakumeek bizi dituzten hainbat errealitate ezagutzeko aukera eskaini nahi du. Horiek horrela, genero berdintasunera eramango gaituen bidean, proposatutako zerrenda lagungarri izatea nahi dugu.
2.000 gida banatu dira doan aipatutako eremuetako toki publikoetan: ikastetxeak, liburutegiak, kultur etxeak, liburu dendak…
Hona hemen erakunde antolatzaileak: Malerrekako Mankomunitatea, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea, Baztango Udala, Sakanako Mankomunitatea eta Iparraldeko Euskara Mankomunitatea.
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...
«Euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten haurrek praktikatzea, transmititzea eta herriko bizitzan integratzea» du helburu programakBaztango Euskara Zerbit...
Berdintasunaren aldeko bidea ezin da emakumeen bizkar gainean bakarrik utzi; gizonen, herriko eragile desberdinen eta jendarte osoaren konpromisoa eta inplikazioa ezinbertzekoak dira aldaketa erreal bat lortzeko. Abiatu dugun bide hau etengabeko prozesu baten lehen urratsa bertzerik ez da.