2026ko martxoak 9

Bidasoako tren txikitoari buruzko argazki zaharren erakusketa inauguratu da

Foto noticia

Argazki zaharren erakusketa:

Tren Txikitoa: Bidasoaren memoria

Erakusketa dokumental hau Bidasoako Bide Berdearen irekiera ofizialaren harira antolatu da. Bide Berdea mugikortasun iraunkorrerako eta ondareari balioa emateko tren-azpiegitura berreskuratzeko proiektua da.

Erakusketak bi ardatz nagusi ditu, espazio horren trantsizio teknikoa eta soziala dokumentatzen dutenak:

  1. 1916ko Kronika Instituzionala

Atal honetan, 1916an, ibilbidearen inaugurazioarekin batera, egin ziren protokolo-ekitaldien eta ekitaldi publikoen erregistro grafikoa jasotzen da. Irudiek agintarien parte-hartzea, irekiera-ekitaldiak eta bidearen herritarren lehen harrera dokumentatzen dituzte, eta baliabide hori martxan jarri zeneko erregistro historiko gisa geratzen da.

  1. Trazaduraren eta perspektiba geografikoaren dokumentazioa

Bigarren blokean, hasierako zatietatik Irunera iritsi arteko ibilbidea deskribatzen duten zenbait panoramika tekniko eta paisajistiko daude .

Erakusketa irekita izanen da apirilaren 17ra arte, Arizkunenea kultur Etxeko 1. solairuan, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara

Volver arriba