
BERTSO SAIO LITERARIOA
2026ko urriak 25 | 18:00
Arizkunenea

Artetxek ‘Haize-lekua’ ipuina sortu du Atxondon ‘Geuretik Sortuak’ kultur egitarauaren barruan egin zuen egonaldian. Errezitaldian kontakizunaren pasarte batzuk irakurriko ditu eta abiapuntu gisa erabiliko ditu emakume bertsolariek jorratuko dituzten gaiak planteatzeko.
Egileak berak dioenez, istorioak «bi emakumeren arteko harremana kontatzen du. Horietako bat hil egin da eta bestea erresidentzia batean sartu dute. Handik hitz egin dio hildako lagunari, eta erresidentzian bizi duen egungo bizimodua kontatu dio, baina baita bere oroitzapenak eta harreman hura nola bizi izan zuen ere».
‘Geuretik Sortuak ‘ek liburu batean bildu ditu egitarauaren baitan sortutako lanak, eta’ Haize-lekua ‘argitalpen kolektibo horren parte da


