
“Festa dezagun gaurdanik geroa”: etorkizuneko bestak irudikatzeko hitzordua
2026ko maiatzak 9 | 10:30etik 12:30era

Baztango Udaleko Kultura Zerbitzuak, EMAGINen eskutik, “Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia antolatu du maiatzaren 9an, larunbata, 10:30etik 12:30era, Arizkuneneako hitzaldi aretoan.
Ekimen honen helburua herriko bestak ikuspegi feministatik aztertzea eta eraldaketarako bideak proposatzea da. Izan ere, bestak ez dira soilik aisialdirako espazioak: balioak, botere-harremanak eta jendarte egiturak islatzen dituzte.
Dokumentalak Euskal Herriko hainbat herritan bizitako esperientziak biltzen ditu, eta emakumeen parte-hartzea, indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak eta besta eredu inklusiboagoak aurkezten ditu. Proiekzioaren ondotik, parte-hartzaileek hausnarketarako eta proposamenak lantzeko solasaldian aritzeko aukera izanen dute.
Herritar guztiei zuzendutako jarduera da, bereziki besta antolakuntzan parte hartzen duten eragile, talde eta pertsonei.
Parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea:
667 807 810
✉️ kultura@baztan.eus
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK



