Idoia Santamariak irabazi du (H)ilbeltza itzulpen beka

Euskara_as

Idoia Santamaria donostiarrak irabazi du X. (H)ilbeltza beka, Fiedrich Dürrenmatt idazlearen ‘Das Versprechen’ eleberriaren itzulpena egiteko. Itzulpen lanerako 6.000 euro jasoko ditu eta 2027ko abenduan argitaratuko du lana Txalaparta argitaletxeak eta 2028ko (h)ilbeltzan aurkeztuko da.

Euskarazko nobela beltza sustatzea da (H)ilbeltza bekaren xedea eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. Aurtengoan Fiedrich Dürrenmatt idazlearen ‘Das Versprechen’ eleberria euskarara ekartzeko egin da deialdia eta epaimahaiak –Fernando Anbustegi Baztango alkatea, Amaia Apalauza aurreko irabazle eta (H)ilbeltza elkarteko ordezkaria eta Maddalen Subijana Txalaparta argitaletxeko ordezkaria– Idoia Santamaria Urkaregi itzultzaile donostiarra hautatu du zeregin horretarako.

Santamariak 3.000 euro jasoko ditu orain, eta beste 3.000 lana akitzerakoan. Ongi bidean, 2027ko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2028ko ilbeltzean aurkeztuko dute lana, (H)ilbeltza ekimenean.

 

Volver arriba