Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEAN taldearen edizio berri bat paratuko dute martxan. Esperientziak partekatu, babes-sareak sortu eta beren behar eta interesetara egokitutako taldea modu kolektiboan eraiki nahi duten amendako topagunea da, eta PAREAN Elkartearen laguntza profesionala izanen du.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.
Planteamendu horren bidez, parte-hartzaileen beharrak, interesak eta proposamenak izanen dira taldea eraikitzeko abiapuntua, AMARTEANen parte hartuko duten amen errealitateari eta kezkei erantzuteko.
Parte-hartzea errazteko, bi bilkura eginen dira irailaren 24an, ortzeguna, Arizkunenean: 10:30ean edo 17:00etan. Horrela, bakoitzak bere disponibilitatera hobekien egokitzen den ordutegia aukeratu ahal izanen du.
Jarduera elkarri babesa emateko, esperientziak partekatzeko eta hausnarketarako topagune batean parte hartu nahi duten ama guztiei zuzenduta dago.
Parte-hartzea doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da. Informazioa eta izen-ematea:
Baztango Gizarte Zerbitzuak
689 035 078
✉️ gizartehezitzailea2@baztan.eus
Baztango Berdintasun Zerbitzua
613 003 634
✉️ berdintasuna@baztan.eus
Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek ama guztiak gonbidatu nahi dituzte bilkuran parte hartzera edo proiektuaren inguruko informazioa eskatzera. Izan ere, emakumeen arteko topaguneek eta babes-sareek ongizate indibiduala zein kolektiboa indartzen dute.