
Baztan, Bortziriak, Malerrekako eta Bertizaranako Berdintasun Zerbitzuek berdintasunaren aldeko eskualdeko gizonen taldearen edizio berri bat martxan paratuko dute. Harreman berdinzaleagoak eta indarkeria matxistarik gabekoak eraikitzeko modu aktibo eta kolektiboan inplikatu nahi duten gizonei zuzendutako espazioa da, eta ERAIKIZ Kolektiboaren dinamizazio profesionala izanen du.
Lehen edizioak izan zuen harrera onaren ondoren, taldeak 2. urtea hasiko du elkargune, hausnarketa eta ikaskuntza partekatuko espazio izaten segitzeko helburuarekin. Parte-hartzaileak hilean behin elkartuko dira maskulinitateak, zaintzak, erantzunkidetasuna, indarkeria matxistak, bortxaketaren kultura, harremanak, emozioak eta gizonek gizarte berdinzaleago baten eraikuntzan duten zeregina bezalako gaiak lantzeko.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
Taldea Xareta, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako gizonei zuzenduta dago, aurretik antzeko espazioetan parte hartu duten ala ez kontuan hartu gabe. Baldintza bakarra modu aktibo, errespetuzko eta konprometituan parte hartzeko interesa izatea da.
Informazioa eta izen-ematea:
- Bortziriak: 722 693 078
- Malerreka-Bertizarana: 621 120 620
- Baztan: 613 003 634
Berdintasun Zerbitzuek eskualdeko gizon guztiak gonbidatu nahi dituzte espazio kolektibo honetan parte hartzera edo, gutxienez, haren inguruko informazioa eskatzera. Izan ere, gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko ezinbertzekoa da gizonen inplikazio aktiboa ere.